Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko EHEk gonbitea egin du Iruñeako manifestaziorako

EHEManifestazioaKartelaEuskal Herrian Euskaraz ekimenak martxoaren 24an Iruñean egingo duen manifestazio nazionalerako deialdia egin du eta bertara joateko gonbidapena egin du Durangoko EHEk. ‘Mugarik gabeko euskara, ofizialtasuna’ goiburupean egingo den mobilizazio horretara joateko autobusa antolatu dute Durangotik.

Manifestazioan “euskarari eta euskal herritarroi ezartzen zaizkigun mugak gainditu eta euskararen normaliza­zioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzera goazela” aldarrikatuko dute. Gainera, “euskara berez­ko hizkuntza, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa” izendatzea ere eskatuko dute.

EHEn esanetan “Euskal Herria berreuskalduntzea da euskaltzaleon lanaren iparra” eta “herri gisa hori lortzeko eskubidea dugu”. Helburua erdiesteko beharrezkoa da “euskararen berreskurapena eta normalizazioa azkartu” eta, horrekin batera, ezagutza unibertsalizatu, plan estrategiko nazionala garatu zein bitarteko nahikoak izatea.

Iruñeako autobus geltoki zaharretik arratsaldeko 17:30ean abiatuko den manifestaziora joateko bidaia antolatu dute Durangotik. Autobusa 14:45ean aterako da Madalenatik eta gaueko 21:30ean egingo du buelta. Autobuserako txartelak Intxaurren eta Plateruenan egongo dira salgai.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados