BIDEOA

Durangoko Azokaren kartelean oinarritutako iragarkia aurkeztu da

Durangoko Azokak bere 53. edizioa beteko du abenduaren 5etik 9ra eta hitzordu hori iragartzeko egindako bideoa aurkeztu da gaur. ‘#53DA DA! asko dira’ goiburua duen iragarkia Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako kartelean oinarritzen da.

Kartelaren irudiaz baliatuta, sorkuntza horrek “Landako Guneko mugimenduak irudikatzen ditu, animazioaren bidez”, Durangoko Azokaren arduradunen arabera. Iragarkiak “orrialdeak pasatzen, jendearen joan-etorria, sortzaileen sinadurak, bisitarien besarkadak… Azokako aniztasuna islatzen du”.

Irudien eta Landakon entzuten diren doinuen gainetik Miren Amuriza eta Oier Guillanen ahotzak nabarmentzen dira. Narrazioan “Sartu da / Sartu dira / Orrialdeak pasatu eta usaindu / Liburua utzi dute / Hurrengoak hartu du / Sinatuko dizut? / Tori! / Kaixo, aspaldiko! / Besarkadak / Entzun dugu / Dantzan egin du / Kontatu dit / Beste buelta bat? / DA! Asko Dira!” esaldiak tartekatzen dituzte.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar