Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Durangoko Azokaren ateak
zabal-zabalik, bihartik aurrera

Durangoko Azokaren ateak <br/>zabal-zabalik, bihartik aurrera

Lau egun aurretik eta inoiz izan duen egitaraurik zabalenarekin dator aurtengo 47. Durangoko Azoka. Gerediaga Elkarteak antolatzen duen euskal kulturaren topaguneak, 400 nobedadetik pasatxo eta 300 ekitalditik gora eskainiko ditu bihartik aurrera eta igandera arte. Beraz, dena prest euskal kulturaren erakustoki erraldoienari ongietorria emateko.

Emanaldi, tailer, hitzaldi, aurkezpen eta bestelako ekitaldiak izango dira gune eta espazio ezberdinetan banatuta. Kultura ijitoa izango da aurtengo kultura gonbidatua eta Kale Dor Kayiko elkartea izan da elkarlanean koordinazioz arduratu dena.

Aurten Argizaiola saria Benito Lertxundi musikariak jasoko du. 60 hamarkadatik hona erreferente izan da Lertxundi euskal musika sorkuntza eta kulturgintzan. Jon Maiak zuzendutako ekitaldia bihar izango da, San Agustin Kultur Gunean, 20.30ean.

Azoka gunez gune

• Areto nagusia: 46 liburu aurkezpen.
• Saguganbara: Orain arte ‘Haur Literatur Aretoa’ moduan ezagutu da. Aurten hiru espazio bereizitu izango ditu. Bertan tailerrak nabarmenduko dira ohiko ipuin kontaketa eta aurkezpenekin batera.
• Szenatokia: Antzerki maratoia hiru egunez. 16 an-tzezlan aurkeztuko dira. San Agustin kultur gunean.
• K@bia: teknologia berriei dedikatutako gunea. 14 ekimen berritzaile tailer, aurkezpen eta saioen artean.
• Ahotsenea: Aurkezpenak egunero 10:30etik 22:30era. 88 aurkezpen egingo dira (liburu, musika, poesia irakurketak, aurkezpenak…).
• Irudienea: film laburrak, 3D sorkuntzak eta zuzendari eta sortzaileekin zuzenean egoteko aukera eskainiko du.
• Plateruena: 10 kontzertu eta egitaraua zabaldu da. Kontzertuak azaroaren 30ean hasiko dira.

Azoka zenbakietan

• 480 m2 liburu eta diskoz josita
• 400 pertsona lanean
• 4000 lan ordu
• Stand kopurua: 253, horietatik 15 dira teknologikoak.
• Partaideak: 127 eta 8 dira partaide berriak.

Nobedadeak

• Liburuak: 289
• Diskoak: 65
• Aldizkariak: 32
• Argitalpen elektronikoak: 7
• Bestelakoak (joku, agenda, egutegi…): 18

ORDUTEGIA: 10.30etatik 20.30era.

 

DURANGON. Durangoko Azoka

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados