Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko Azokak inurri-lana egin duten euskaltzaleak omenduko ditu Argizaiola saria emanez

Aurtengo edizioan aurkeztuko diren nobadaekin inguratuta egin da gaurko aurkezpena.
Aurtengo edizioan aurkeztuko diren nobadaekin inguratuta egin da gaurko aurkezpena.

Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteak “gau beltza” deituriko urte txarretan “benetan argia izan zirenak eta direnak” omenduko ditu edizio honetan, Nerea Mujika lehendakariak gaur emandako prentsaurrekoan ezagutzera eman duenez.

25. aldiz emango den Argizaiola omen-sariak “euskal eta euskarazko mundu hau ehunka ‘inurrik’ egindako lanaren emaitza” dela gogoratuko du. Hori dela eta “inurriek, hau da, oinarrizko kultur langileak” jasoko dute antolatzaileen aitormena.

Omendutako ‘inurriak’ milaka izan daitezkeen arren, Gerediagakoek sei aukeratu dituzte, Hego Euskal Herriko probintziako bana, Ipar Euskal Herriko beste bat eta seigarrenak diasporan egindako lana islatzen du.

Sarituetako bi Durangaldekoak dira; Justo Alberdi iurretarra eta Zaldibarren jaio, Abadiñon hazi eta AEBko Chicagon enpresa gizona bilakatutako Jose Ramon Zengotitabengoa. Beste bost ‘inurriak’ Jaime Albillos gipuzkoarra, Kepa Mendia arabarra, Mari Carmen Belaza nafarra eta ipar Euskal Herriko Patxika Erramuzpe dira.

Argizaiola sariak emate ekitaldia abenduaren 3an izango da, hau da, Durangoko Azokaren bigarren egunean, aurten abenduaren 2an hasiko baita “ohikoa baino apur bat lehenago” Mujikak adierazi duenez. Gainera “are garrantzitsuagoa da gogoratzea Azoka abenduaren 6an amaituko dela”, azpimarratu du.

Kultur produktuz gainezka

51. edizioak iraungo dituen bost egunetan “euskal kulturaren plazak beste behin izango duen eskaintzarekin” harro daudela onartu du Mujikak eta “erakustokiak kultur produktuz gainezka” izango direla berretsi du.

Guztira 246 stand jarriko dira aurten Landako gunean eta partaideak 151 izango dira, hauetako 16 autoekoizleak. Argitaletxe, editore eta sortzaileek 349 nobedade aurkeztuko dituzte aurten (223 liburu, 61 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 19 joku, agenda, egutegi eta bestelakoak).

Areto nagusia izango da berriro ere Azokaren ardatz nagusietako bat, bertan egingo baitira zabalkunde lanen aurkezpenak eta solasaldiak, eta mahai-inguruak hartuko dituen Gogoetaren Plaza ere bertan egongo da. Azken honetan ‘Nola ikusten gaituzte euskaldunak?’, ondarea, kultur zentroek kudeatzeko modua eta telebista eredua izango dira landuko diren lau eztabaidagaiak.

Zuzeneko 70 emanaldi Ahotsenean

Gainontzeko zazpi gunetan eskainiko den programazio sendoa ere aurkeztu dute gaurko ekitaldian. Ahotseneak bi gune izango ditu, bata Landako barruan eta bestea kanpoaldean. Erakustazokan liburu eta diskoen aurkezpenak eta solasaldiak egingo dira. Zuzeneko agerraldiak hartuko dituen gunea berriz, bi karpatan banatuta egongo da kokagune berri baten eta bertan zuzeneko 70 emanaldi egongo dira.

Zugaza zineman egongo den ikus-entzunezkoen Irudienea gunean, ‘Igelak’, ‘Argi’ edo ‘Shipo phantasma’ luzemetraiak emateaz gain, ‘Aitxitxe, Beti bezperako koplak’ film laburra, dokumentalak, hainbat eratako tailerrak edo Kamaratoia lehiaketaren kokagunea izango da.

Etxeko gazteenen artean euskal kulturaren transmisioa indartzeko atonduko dute egitarau oparoa eskainiko duen Saguganbara guneak. Kabi@k berriz, kultura eta eduki libreen gunea izango da eta bertan, besteak beste, robotikaren mundua landuko da, ‘Sortzaileak eta komunikazioa’ gaia jorratuko da edo sare sozialen inguruan hitz egiteko aukera egongo da. Azoka TBk euskal kulturaren gaineko edukiekin osatutako programazioa eskainiko bertan zein streaming bidez jarraitzeko moduan.

Plateruena eta Szenatokia

Zuzeneko agerraldien guneak izango dira Plateruean Kafe Antzokia zein Szenatokia hartuko duen San Agustin Kultur Gunea. Lehenengoan, Willis Dummond, Zea Mays, Hesian eta Skakeitan taldeek joko dute eta abenduaren 2, 3, 4 eta 5ean hurrenez hurren. 6an berriz Bide Ertzean taldeak emango duen doako kontzertuarekin osatuko da programazioa.

Szenatokiko egitarauan hiru emanaldi nabarmendu daitezke. Alde batetik, abenduaren 4an ikusgai izango den ‘Mami Lebrun’ antzezlana, hurrengo egunean zortzi lanez osatutako maratoia eta abenduaren 6an taularatuko den ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlana, ikuskizun horren egileak Unai Iturriaga eta Igor Elortza izan direla.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados