Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko Azokak boluntarioen partaidetza izango du aurten

Durangoko Azokak boluntarioen partaidetza izango du aurten

Durangoko Azokak boluntariotza programa jarri du abian lehen aldiz eta bertan parte hartzen duten herritarrek lan administratiboetan, teknikoetan edo komunikazio arloetan, besteak beste, laguntzeko aukera izango dute. Boluntario izan nahi dutenek 18 urtetik gora izan behar dituzte eta urriaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera, www.durangokoazoka.eus webgunean dagoen galdetegia betez.

Aurten 50 urte bete eta bost egunez burutuko den Durangoko Azoka “biribil irten dadin”, bertan izena ematen duten boluntarioek laguntza emateko aukera izango dute. Partaidetza horrekin “milaka bisitari erakartzen dituen ekitaldia barrutik bizitzeko eta ezagutzeko aukera izango dute”.

Boluntarioak, gainera, antolakuntza-taldeko kide bihurtuko dira, eta “euskal kulturgintzako sortzaile eta eragileekin harremana izateko aukera izango dute”.

Arlo administrazioetan lagunduko duten boluntarioen partaideen erregistroak, akreditazioak edo liburu eta diskoen sailkapenak egingo dituztenez, antolatzaileek “lan administratiboetan edo ofimatika programetan aritua izatea komeni dela” argitzen dute.

Arlo teknikoetako boluntarioentzat “antolaketa logistikoari lotutako zereginak” aurreikusten dituzte, esaterako, aparkalekuetako zaintza, azokaren ate irekierak eta abar.

Komunikazio atalean laguntza emango dutenek berriz Azokaren informazioa zabaltzeko egingo diren ekintzetan laguntzaileak izango dira. Hori dela eta “Azokaren ibilbidean zehar informatzaileak, esatariak, eta ekitaldien jarraipen informatiboa egiteko kazetari profila” izan behar dute.


Motxila, kamiseta eta agiria

Egindako lanaren truke boluntario bakoitzak motxila bat, ura, mokadutxo bat eta kartelaren irudia duen identifikaziorako kamiseta jasoko ditu. Nahi duenak Azokan laguntza eman duela ziurtatzen duen boluntariotza-agiria ere jaso dezake.

Boluntarioen txandak hiru ordukoak izango dira, nahiz eta bakoitzaren esku egon txanda bat baino gehiago egitea.

Azoka hasi aurretik boluntarioen koordinazio taldeko kideak izena eman duten parte-hartzaileekin harremanetan jarriko dira zereginaren xehetasunak jakinarazteko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados