Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko Azoka normaltasun berrira egokitutako da

“Ziurgabetasunez betetako egoeran egon arren”, Gerediaga Elkartea abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatu nahi du Durangoko Azokaren 55. edizioa. Gainera, “normaltasun berrira” egokitu nahi dutela eta, on line bertsioa ere egongo dela adierazi dute gaur egindako aurkezpenean Nerea Mujika presidenteak eta Arantza Atutxa kudeatzaileak.

Konfinamendu asteetan kulturak izan duen paper garrantzitsua azpimarratu du Mujikak, “salbatu egin” gaituela esanez. Nahiz eta kulturgintzarena izan den kaltetuenetako sektore bat, ondorio horrek “zeinen beharrezko ditugun” ohartzeko balio izan diela gaineratu du, kultur sortzaileek egoerari eutsi diotela nabarmendu aurretik.

Aurten ospatuko den edizioak ‘TaupaDA!’ leloa izango du eta hitz horrekin “mezu baikorra” igorri nahi du Gerediaga Elkarteak. Izan ere, “euskal kulturgintzari hauspoa emanda, bizia ematen jarraitu nahi du, babestu eta bizi dagoela erakutsi”, antolatzaileen esanetan.

Azoka birtuala

Beste urte betez kulturaren topaleku izaten jarraitu nahi duen hitzorduaz gain, aurten Azoka birtuala ere izango da. Egoera berrira moldatuta antolatzeko asmoz, “Azokaren ekosistemako eragileekin bildu” dira eta guztien ekarpenetatik egituratzen dabiltza aurtengoa. Lau eguneko ekimena izango da, abenduaren 5etik 8ra, larunbatetik asteartera. Ostiraleko goiza, abenduaren 4koa berriz, ikastetxeei zuzenduta egongon da baina  digitalean moldatutako programazioan oinarrituko da.

Egoera berriak ekarritako protokoloei eusteko asmoz, “jende pilaketak ekiditea” izango da antolatzaileen lehentasuna eta horretarako sarrera kontrolatuko dute. Gainera, zuzeneko aurkezpen, emanaldi eta ekitaldiak murriztu egingo dira, eta ikusle kopuru murriztu eta kontrolatu batentzako izango dira.

www.durangokoazoka.eus webguneak aldiz, emanaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera emango du, nahieran eskuratzeko edukiak eskainiko dira eta 2020ko argitalpen eta produktuen denda birtuala ere izango da.

Gerediaga Elkartea “momentuko egoerara, eta ahal den heinean, egokitzen” joango dela adierazi du Arantza Atutxa kudeatzaileak. Gainera, oraindik zer izango den zehazteko lana daukatela gaineratu du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados