Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Durangoko Azoka herriz herri ibiliko da abendura bitartean

Ahotsenea10urteDurangoko Azoka Durangotik haratago joango da lehen aldiz. Ahotsenea gunearen 10. urteurrena betetzen dela eta, Tafallan, Gasteizen, Azpeitian eta Bilbon jarriko den erakusketa eta zuzeneko emanaldiak antolatu ditu Gerediaga elkarteak.

Kulturaren plaza zabaltzeko helburuarekin antolatutako ekimenak irailetik abendura bitartean burutuko dira, “Azokan gertatzen dena Euskal Herriko txoko ezberdinetan erakusteko asmoz eta, aldi berean, bisitariak Durangora erakartzeko helburuarekin”, Azokaren antolatzaileen esanetan.

Prestatutako erakusketan Txelu Angoitia, Saioa Cabañas ‘Gau Ilunak’ eta Joseba Barrenetxea argazkilariek urte hauetan ateratako 25 argazki tartekatzen dira. Irudiez gain, hainbat musikari, idazle, editore eta kazetariren gogoeta bana ere egongo da.

Anari eta Jon Basaguren

Erakusketaren lehen geldialdia Tafalla Kulturgunean izango da, irailaren 29tik urriaren 8ra arte, eta lehen egunean Anari eta Jon Basagurenek emandako kontzertua ere egongo da.

Bilboko BIBA topagunean izango da bigarren geldialdia, urriaren 16tik 31ra bitartean. Urriaren 20an, Mikel Etxaburu idazlearen eta Kintsukoroi musika taldearen emanaldia egongo da.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean jarriko dute erakusketa azaroaren 3tik 19ra bitartean eta irekiera egunean Keu Agirretxea & Jon Gurrutxaga musikarien eta idazle baten saioa egongo da.

Erakusketa ibiltariaren azken geldialdia Azpeitiko San Agustin kulturgunean izango da, azaroaren 20tik abenduaren 3ra. Areto horretan eskainiko den zuzeneko emanaldia azaroaren 16an izango da eta agertokian Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu musikariarekin batera Gotzon Barandiaran idazlea egongo da.

2008. urtean abiatutako Ahotsenea, ekimen horretako kideek plazaratu eta Aiora Renteriak irakurritako manifestuarekin eman zen ezagutzera. Ahotsenea “Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea da, idazleek eta musikariek sortua, baina irakurleek eta entzuleek badute beren tokia” antolatzaileen esanetan.

Ahotsenearen jarduera bi arlotan banatzen da. Alde batetik, sortzaileek urtean argitaratutako lanari buruzko azalpenak eskaintzen dituzte, kazetari edota berbalaguna alboan dutela. Bestalde, urtean plazaratutako diskoak zuzeneko emanaldietan aurkezteko aukera eskaintzen du.

Hamarkada honetan “ehunka sortzailek izan dute aukera bere lana aurkezteko Azokan. Iaz 70 disko aurkeztu ziren zuzenean, eta 45 liburu eta disko solasaldi, emanaldi edo performanceen bidez”, azpimarratu dute Gerediagako kideek.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados