Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durango ikertzaile euskaldun gazteen topagunea bilakatuko da aste honetan

Durango ikertzaile euskaldun gazteen topagunea bilakatuko da aste honetan

Durangoko Landako erakustazoka, Plateruena Kafe Antzokia eta Landako Elkartegia euskal ikertzaile euskaldun gazteen topagunea bilakatuko dira, aste honetako asteazkenetik ostiralera bitartean burutuko den IkerGazte 2015 kongresuaren lehen edizioarekin. UEU-Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ekimen honek, alor desberdinetako 200 aditu bilduko ditu.

UEUk orain arte arloz arloko profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatu baditu, oraingoan “arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu nahi dugu” ekimenaren bultzatzaileen esanetan. Maiatzaren 13tik 15era bitartean giza zientziak, gizarte-zientziak, zientzia zehatzak, teknologia eta arkitektura edota osasun alorretako 120 aurkezpen burutuko dira, batzuk ahoz eta besteak panelen bidez.

“Ikertzaile gazteen aldetik azken urteotan izan den hazkundea” kontuan izanda, UEUkoen xede nagusia “haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea” lortu nahi dute IkerGazte 2015ekin. Durangon izango den lehen kongresuan tesia bukatzen ari diren edo azken lauzpabost urteetan amaitu dutenek bilduko dira.

IkerGazte 2015 maiatzaren 13an hasiko da Paul Zachary “PZ” Myers irakasle estatubatuarrak emango duen inaugurazio hitzaldiarekin. Gainera beste bi hitzaldi nagusi tartekatuko dira egitarauan, biak maiatzaren 14an. Bata, UEUko zuzendari ohia eta egun UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea den Karmele Artetxek emango du; bestea, UPV/EHUko Hizkuntzalaritza, Euskal Ikasketak saileko katedraduna eta Elebilab ikerketa taldearen zuzendaria den Itziar Laka izango du hizlari.


Mintegiak

Iragarritako aurkezpen ekitaldiak goizez izango badira, arratsaldetako egitarauan tailerrak, mahai inguruak edo mintegiak tartekatuko dira. Gainera, hainbat saio osagarri prestatu dira, esaterako Durango edo Urkiola ezagutzeko ibilbideak edo Laburbira film laburren emanaldia.

Lehen kongresu honek parte hartzaileen aldetik izan duen harrera ona kontuan hartuta, UEUkoek prest daude bigarren kongresu bat antolatzeko. Hala ere, antolatzaileek ukatu egin dute urtero burutuko den ekimen bat izango denik, “gure asmoa bi urtez behin egitea delako”. Tokia ere aldatu egingo dute eta litekeena da hurrengoa Iruñean izatea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados