Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Durangarrek lehentasuna izango dute Izaro eta Ene Kantak taldeen kontzertuetan

izaro
Izaro.

Bigarren urtez jarraian ‘Sanfaustoak’ bertan behera utzi behar izan ostean, era guztietako kultur jarduerak prestatu dituzte Durangon udazkena animatzeko asmoarekin. Egitarauan, besteak beste, Izaro edo Mikel Urdangarin kantautoreak, Puro Relajo taldea edo umeei zuzendutako ikuskizuna eskaintzen duen Ene Kantak tartekatzen dira.

Sugarri fanfarrea, Tabira Musika Banda, Kriskitin edo Durango Orfeoia herriko artistek ere kontzertuak eskainiko dituzte, eta euren ekoizpenak taularatuko dituzte Gorakada, Toni La Sal, Malas Compañías, Gurutze Beitia & Maribel Salas, Vaivén Circo edo Markeliñe konpainiek.

Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretuak %75era igo duela kultur ekitaldien edukiera, Udalak ‘Kultur Aro’rako sarrerak erreserbatzeko beharra kentzea erabaki du, Izaro eta Ene Kantak ikuskizunetan izan ezik, aurreikuspenen arabera horiek izango direlako jendetsuenak.

Izarok urriaren 30ean eta Ene Kantak urriaren 31n eskainiko dituen bi emanaldietan sarrera doakoa izango bada ere, sarrerak lortzeko modua izango da, Durangoko herritarrei lehentasuna emateko.

Bi ikuskizun horietarako leku-erreserbak egiteko, Durangoko Museora gerturatzea beharrezkoa da urriaren 19tik 27ra bitartean eta NANa aurkeztea. Pertsona bakoitzak, gehienez, 6 sarrera eskatu ahal izango ditu.

Egindako eskaerek edukiera gainditzen badute, zozketa egingo da urriaren 28an, eta horren emaitza Udal-webgunean jakinaraziko da.

Mikel Urdangarinen emanaldia berriz, azaroaren 12an izango da. Kasu honetan, sarrerak 20 eurotan egongo dira salgai artista zornotzarraren webgunean eta leihatilan kon­tzertuaren egun berean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados