Durangaldeko Maketa Lehiaketaren irazbazleak 1.500 euroko diru-saria eskuratuko du

Abadiño, Amorebieta-Etxano, Iurreta eta Durangoko udaletako gazteria sailek abian jarri dute Durangaldeko laugarren Maketa Lehiaketa. Taldeek bihar arte eman ahalko dute izena lehiaketan parte hartzeko. Guztira, hiru sari banatuko dira.

Taldeko partaideen erdia gutxienez 18 eta 35 urte artekoa izatea da baldintza nagusia. Taldekideetako inork ere ezin izango du bi talde baino gehiagotan parte hartu. Izena ematen duten talde guztietatik epaimahaiak bederatzi aukeratuko ditu, azaroaren 16an finalera heldu diren taldeen izenak iragarriko dute.

Epaimahaiak bidalitako maketen artean, “taldearen pertsonalitatea, joaldiaren kalitatea, moldaketan aberastasuna eta zuzenekoaren potentzialtasuna” kontuan izango du aukeraketa egiterako orduan.

Aukeratutako 9 taldeek zuzeneko emanaldiak egingo dute azaroaren 25an, abenduaren 2an eta urtarrilean izango dira. Epaimahaiak aukeratutako 3 taldeek azken kontzertu bat egingo dute urte hasieran egingo den finalean.

Hiru sari banatuko dira Durangaldeko IV. Maketa Lehiaketan. Talderik onenak 1.500 euro jasoko ditu; Euskarazko kanturik onenarentzat 500 euro; eta hirugarrenak, Amorebieta-Etxanoko jaietan jotzeko aukera izango du.

Izena emateko, gazteinfo@ametx.net helbidera e-maila bat bidali beharko dute, izen emate orriarekin eta taldeko 3 kantekin osatutako artxibo konprimitu batekin.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar