Durangaldeko hiru taldeak Bizkaiko Taldekoaren bigarren fasean egongo dira

tronperrieta bizkaiko taldekakoa 2019
‘Tronperrieta’ taldeko Juan Mari Areitio, Ander Sarriugarte eta Gorka Pagonabarraga kantuan
miotako bidelapurrak bizkaiko taldekakoa 2019
‘Miotako bidelapurrak’ taldeko Gorka Lazkano, Miren Amuriza eta Iruri Altzerreka kantuan
koipelustres bizkaiko taldekakoa 2019
‘Koipelustre’s’ taldeko Igor Galarza kantuan

Amaitu da aurtengo Bizkaiko Taldekakoaren lehenengo fasea eta, beste lau talderekin batera, Iurreta-Durangoko ‘Tronperrieta’, Abadiñoko ‘Koipelustre’s’ eta Berriz-Elorrioko ‘Miotako bidelapurrak’ bigarren fasean egongo dira.

Eneko Abasolo «Abarkas», Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Juan Mari Areitio, Gorka Pagonabarraga, Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Iker Maguregi eta Leire Vargasek osatzen dute ‘Tronperrieta’ taldea. Txapelketako lehenengo saioa jokatu zuten Algortan, otsailaren 24an, Uribe Kostako ‘Anubix!’ eta ‘Tosu Bizirik’ taldeei gailentzea lortuta.

Abadiñoko taldea Aitor Bizkarra, Txaber Altube, Bittor Altube, Ainhoa Urien, Beñat Gaztelurrutia, Igor Galarza, Jon Zialzeta eta Ione Narbaizak osatzen dute. Martxoaren 17an Gernikan jokatutako saion Busturialdeko ‘Itsosupetekuek’ eta ‘Punta Batekoak’ taldeen aurka irabazi zuten.

Berriz eta Elorrioko ‘Miotako bidelapurrak’ taldea Miren Amuriza, Ibai Guridi, Amaia Ugalde, Iruri Altzerreka, Gorka Lazkano eta Joxe Garaizabal kideek osatzen dute. Joan de zapatuan, martxoaren 23 an, Igorreko jokatutako saioa irabazi zuten, Arratia eta inguruetako ‘Aramotzetik Itxinera’ eta Santutxuko ‘Otsoa & Co.’ taldeen kontra.

Bigarren faseko datak zehaztuta egon ez arren, saioak osatuta daude. Abadiñoko taldeak Enkarterri/Ezkerraldeko ‘Far Westeko bertsolariak’ taldearen kontra kantatu beharko du, Iurreta-Durangoko taldeak Markina-Xemeingo ‘Akerbeltzen Antxumak’ eta Busturialdeko ‘Zahar-alive’ taldeen aurka eta Berriz-Elorrioko taldeak, aldiz, Mungiako ‘Taket’ taldea izango du aurrez aurre.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar