Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Durangaldeko hainbat artista nabarmenduko dira aurtengo
Uda Giro ekimenean

amaia-elizaran
Amaia Elizaran.

Eskualdeko artistak protagonista izango dira aurten bederatzi ikuskizun eskainiko dituen Uda Giro jaialdian. Gaurtik uztailaren 20ra arte iraungo duen egitarauan Bogoroditsie abesbatza, Amaia Urzainki, Javier García ‘Mimo’, Haritza Rodriguez eta Juanjo Otero izango dira, besteak beste.

San Agustin Kultur Guneak antolatutako Uda Kalean Bizi eta Plateruena Kafe Antzokiko Jazzeruena ekimenetatik sortutako Uda Giro ekimen bateratua musikariekin hasiko da. Gaur, iluntzeko 20:00etarako iragarri duten lehenengo agerraldian, Bogoroditsie abesbatzak kontzertua eskainiko du Ezkurdi plazan. Ahots talde durangarrak William Shakespearen ‘Uda gau bateko ametsa’ eskainiko du Ion Ugarrizaren zuzendaritzarekin eta Ernesto Barrutia, Unai Alvarez, Izaskun Iturrioz, Itziar Domingo eta Ander Etxebarriaren partaidetzarekin.

Jazz doinuak

Jazzaren doinu tradizionalen eta modernoen uztar­tzearekin gozatzeko aukera egongo da ekainaren 26ko ekitaldian. Plateruena Kafe Antzokiko terrazan izango den saioan Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich 4etek ‘Aporía’ lana eskainiko du.

Jazzeruena egitasmoan tartekatutako lehen saio horrek jarraipena izango du uztailean zehar, 3an izango den agerraldian Jon Urbizu (saxofoia), Joanes Ederra (baxua) eta Antton Telleria (bateria) musikariek osatutako Adi! hirukoaren txanda izango baita.

Fredi Pelaez Hammond organojoleak gidatuz, Hilario Rediro (bateria) eta Mikel Romerok (gitarra) osatzen duten Fredi Pelaez Organ Triok berriz, uztailaren 10ean joko du. Jazzeruena zikloa Jon Urrutia Trioren ekitaldiarekin osatuko da uztailaren 17an, hirukoaren taldeburua den pianojoleaz gain, Oliver Robin (bateria) eta Zacharie Abraham (kontrabaxua) elkartzen dira.

Musika agerraldiak borobiltzeko, Durangoko Doinu Zahar taldeko Amaia Urzainki sopranoak eta Robert Oviedo pianojoleak uztailaren 6an Kurutzesantu museoan eskainiko duten kontzertua iragarri dute antolatzaileak. Agerraldian eskainiko duten ‘Overnight’ kontzertuan, Oviedok sortutako piezak konpositore amerikar zein britainiar garaikideen piezekin eta Urzainkik eskainitako melodiekin tartekatzen dira.

Kale-antzerkia eta dantza

Bi antzerki agerraldirekin eta dantza saio bikoitzarekin osatuko da aurtengo Uda Giro ekimenaren egitaraua. Ekainaren 29an izango den lehenengo saioan, Juanjo Otero, Aritza Rodriguez eta Pako Revueltasek sortutako BarSanti konpainiak ‘Kale gorrian’ ikuskizuna eskainiko du. Balbino Garitaonandia plazan antzeztuko duten ikuskizunean etxegabetzeari aurre egin beharko dion bikote baten nondik-norakoak jarriko dituzte agerian.

Akrobaziak, aereoak eta objektuen manipulazioa izango ditu ardatz uztailaren 13an Aurora Abasolo parkean Malas Compañías Zirko Taldearen ‘Prozak’ ikuskizunak, Javier García ‘Mimo’ tarteko izanik. Ikuskizunak, batere ohikoa ez den familia baten bitartez zentzurik gabeko egoeraz beteriko unibertsoan murgil­tzeko aukera eskainiko du.

Edizio honetako programazioa uztailaren 20an eskainiko den dantza garaikide saio bikoi­tzarekin amaituko da. 19:00etan Ezkurdi plazan Amaia Elizaranen konpainiak gorputzaren bidez harremantzen diren bi emakumek indar kontrajarrietan eta blokeoetan oinarritutako ‘Block’ koreografia eskainiko dute. Ordu erdi geroago, Benita Uribarrena parkean, Moveo Danza konpainiak lekuz kanpo egotearen arriskuei buruzko gogoeta egingo du ‘Conseqüences’ piezarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados