Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangaldeko Bizikleta Eskola sortu dute eskualdeko lau txirrindulari elkartek

Durangaldeko Bizikleta Eskola sortu dute eskualdeko lau txirrindulari elkartek

Eskualdeko txirrindularitzari bultzada berri bat emateko asmoarekin, Durangaldeko Bizikleta Eskola sortu dute Abadiño Muntsaratz T. K. Kluba, S. C. Duranguesa, Elorrioko T. E. eta Iurretako Emakumeen Bira Kirol elkarteek. “Elkartasunak indartasuna dakar” lema hartu duen ekimenak, 7 eta 14 urteko 35 gazte ditu dagoneko eta “gutxinaka gutxinaka hasten joateko asmoa du”, elkarte berriko kideen esanetan.

Eskolaren ekintzen artean kategorien araberako entrenamendu desberdinak antolatzen dira eta partaideek txirrindularitza modalitate guztiak probatzen dituzte. Haur-kategoriako txirrindulariek asteazkenero batzen dira talde bakar baten eta beste kategorietakoak, hasiberriak eta kimuak alegia, ostiraletan entrenatzen dute bi taldetan banatuta, bata Elorrion eta bestea Abadiño, Durango eta Iurretan.

Entrenamenduez gain, Durangaldeko Bizikleta Eskolak bestelako ekintzak ere antolatzen ditu. Esaterako Garaio bezalako lekuetara egingo diren ibilbideak, inguru horrek Landako urtegia bizikletaz inguratzeko aukera eskaintzen duelako, paraje egoki eta ezin hobeaz baliatuta. Ekintza guztietan gurasoek ere beraien seme-alabekin parte hartzeko aukera dute.

Durangaldeko Bizikleta Eskola sortu duten lau elkarteek, Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio eta Iurretako udalen eta Rural Kutxa eta Muebles Gandarias babesleen laguntza izan dute.

Ekimen honen sustatzaileak www.durangaldekobizikletaeskola.com web orria sortu dute eskolari bultza emateko. Bertan, eskola eta ekintza guztiei buruzko informazioa eskuragai izateaz gain, interesatuta dagoen edonork izena eman ahalko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados