Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Durangaldea ezagutzeko umeentzako liburu bat kaleratu du Gerediagak

Durangaldea ezagutzeko umeentzako liburu bat kaleratu du Gerediagak

???Merioaren ibilbidea: hegaldi bat lehenaldian??? ipuina argitaratu du Gerediaga Elkarteak eta gaur, apirilaren 15ean, liburuaren aurkezpen antzeztua egingo dute liburutegian. Arratsaldeko 7retan hasiko da eta Patxi Zubizarreta ipuinaren egilea eta Patirke Belaza ilustratzailea izango dira aurkezpenean, Gerediaga Elkarteko kideekin batera. Karrika antzerki taldekoek ere parte hartuko dute.

Durangaldearen sorrera, erakundeak eta ezaugarriak ezagutzera emateko, Gerediaga elkartea prestatzen dabilen ibilbidean oinarritutako kontakizuna da  ???Merioaren ibilbidea: hegaldi bat lehenaldian??? liburua. 10-12 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago 60 orrialdetako ipuina.

Patxi Zubizarreta ordiziarrak idatzi duen liburuan hamabi ikasle izango protagonista, ???Durangaldean ibilbide bat egingo dute, baina Maria izeneko gidari misteriotsu batek txangoa guztien memorian gelditzea lortuko du???. Ilustrazioen arduraduna Patirke Belza bilbotarra izan da.

Gerediaga Elkarteak 3.000 ale kaleratu ditu eta liburudendetan salgai egongo da, 8 eurotan. Gainera, ikastetxeetako lan tresna izatea ere nahi dute eta ikasleentzako material didaktikoa prestatuko dute. Horrekin batera, ibilbidea egiteko bisita gidatuak antolatzeko asmoa ere badute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marianboto

    Liburu txukuna. Liburuaren aurkezpen erakargarria. Ekimen interesgarria.
    Horrelako hurrengo liburuaren zain gelditzen gara

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados