Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Durangaldea eremu euskalduna izan arren, arreta gazteleraz ematen da ia bere osotasunean”

Adrian-Zelaia
Adrian Zelaia.

Adrian Zelaia (Durango, 1991) medikua da eta traumatologian espezializazioa egiten ari da Arabako Unibertsitate Ospitalean. Gaur, otsailak 7, Durangoko Euskal Herrian Euskaraz-ekin (EHE) batera, hitzaldia emango du Plateruenan; bertan, Aintzat mugimendua aurkeztu eta osasungintzan euskarak jasaten duen egoera azaltzeaz gain, otsailaren 8an eta 9an Gernikan egingo diren jardunaldien inguruko hausnarketa bat plazaratuko dute.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da eta, mediku durangarrarekin batera, Joseba Fernandez de Retana arituko da hizlari lanetan, ‘Osasungintza eta euskara, ikasketetatik lanbiderako ibilbidea’ izenpean.

– Zer da Aintzat mugimendua?

Gizarte eragile eta talde desberdinen arteko koordinazio esparru bat da; besteak beste, langileak, ikasleak eta herri mugimenduetako jende desberdinak dinamika eta helburu komunak planteatzeko leku bat. Ikasketak amaitu eta lanean hasi ginenean konturatu ginen benetan EHUk eta Osakidetzak ez dutela euskarazko osasungintza bat nahi. Horri aurre egiteko koordinazio talde bat izango litzateke, baina ez bakarrik profesionalen artean, ikasleen artean ere bai. Izan ere, EHUk eta osasungintzak ardura partekatu bat dutela uste dugu eta ikasleek ekarpen asko egin ditzaketela bide honetan.

– Zein da euskararen egoera osasungintzan?

Egoera oso txarra da, izan ere, paziente euskaldunek arreta eskasagoa jasotzen dutela ikusten dugu. Ez da bakarrik euskaraz artatuak izateko eskubidea dutela, horretaz gain, paziente bati ez bazaio arreta bere lehen hizkuntzan ematen, medikuaren eta bere arteko komunikazioa kaltetua izango da eta, ondorioz, jasoko duen zerbitzua ere bai.

– Orain arte ez da ezer egin horri buelta emateko?

Bai, baina planteamendu zaharretan oinarritzen direnez, ez dute osasungintza euskalduntzeko balio. Esaterako, itzulpen automatikoko programa bat jarri nahi dute euskaraz funtzionatu ahal izateko, baina horrek ez du osasun profesional guztiek euskara jakitea bermatuko eta sistema osoak gazteleraz funtzionatzen jarraituko luke. Planteamendu berri bat eta prisma berri bat beharrezkoak dira eta gu hori eskaintzera gatoz.

– Eta nolakoa da egoera hori Durangaldeko osasungintzan?

Antzekoa da, eremu euskalduna izan arren, arreta gazteleraz ematen da ia bere osotasunean. Egia da lehen arretako esparru konkretu batzuetan ahozko komunikazioa euskaraz ematen dela, baina gehienetan ez, are gutxiago idatzizko eta esparru ofizialetan. Hau da, Euskal Herri mailan Durangaldea eskualde oso euskalduntzat har daitekeen arren, osasungintza ez dator bat euskalduntasun horrekin.

– Beraz, idatziz zein ahozkoan dago erronka?

Bai, baina batez ere idatzizkoan. Azkenean, Osakidetzak 35 urte daramatza gazteleraz funtzionatzen eta oso zaila da atzera egin eta euskarara jotzea. Gainera, aginte guneetan daudenei ez zaie eremu informal edo isolatuetan gertatzen dena inporta, baina ikusten badute euskara komunikazio bide formaletara heltzen dela, baliteke gauzak beste era batera planteatzen hastea.

– Osakidetzako langileak gogotsu al daude euskalduntze bide hori egiteko?

Euskaldunak garenon gehiengoa bai, nahiz eta batzuk beldur pixka bat izan dezaketen zer gertatuko den ez dakitelako. Hala ere, ezin dugu ahaztu Osakidetza zer den, zer momentu historikotan sortu zen eta nortzuk sortu zuten. 35 urte pasatu diren arren, perfil konkretu bateko inertzia asko geratzen dira eta hor kondizionamendu politiko oso garrantzitsu bat ikusten dugu. Baina, bestetik,  baikorrak izateko baldintza asko ere ikusten ditugu, batez ere gazteon artean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados