Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Domu Santu eguna dela eta, neurri eta ordutegi bereziak jarri dituzte hilerrietan eskualdeko Udalak

cementerio-abadiñoDomekan ospatzen den Domu Santu egunean ohikoa da hildako senide eta gertuko pertsonen hilobiak bistatzera joatea, batzuetan jende pilaketak eraginez. Aurten, Covid-19aren izurritea dela eta, aholku eta gomendioak egin dituzte hainbat Udaleko arduradunek, Abadiño, Atxondo, Elorrio eta Iurretakoak tarteko, batez ere jende pilaketak ekiditeko eta kutsatze arriskua saihesteko.

Abadiñoko Udalak kaleratutako bandoan azaltzen denez, pandemiagatik beharrezkoak diren segurtasun neurriez gain  “hilerrian ahalik eta denbora gutxien egon, eta ez egin berba beste bisitariekin” aholkatzen dute. Gainera, kanposantua 8:30etatik 19:00etara bitartean zabalik egongo dela gogoratu dute.

Atxondon dauden hiru hilerrietan “ezinbestekoa den denbora bakarrik egotea” eskatzeaz gain, Apatamonasterio, Arrazola eta Axpeko kanposantuen ordutegia egunero 9:00etatik 22:00ak arte izango dela gogoratzen dute. Gainera, Udaletik adierazi dute Apatamonasterioko hilerrian irisgarritasuna hobetzeko, birgaitzeko eta inguruko bideak konpontzeko lanak azaroaren 2an hasiko direla.

Elorrioko Udalak 09:00etatik 20:00etara izango du hilerria zabalik azaroaren 8ra arte. Gainera, Udalak zerbitzu berezia antolatu du hilerrira joateko, sarrera Industrialdearen goialdetik dagoen ate berdetik egingo baita eta behin kanposantu barruan zirkulatzeko ibilbidea egokitu da. Kaperak ere egokitutako ibilbidea izango du.

Iurretako hilerria berriz, egunero egongo da irekita 10:00etatik 18:00etara bitartean eta, ondorioz, ez joatea egun berean eskatzen dute pilaketak saihesteko helburuarekin. Esparruan “gutxieneko ezinbesteko denboran egotea eta beste pertsona batzuekin ez hitz egitea” eta “seinaleztatutako sarrera eta irteera eta zirkulazio-ibilbideak errespetatzea” eskatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados