Domekara arte ospatuko dituzte Abadiñoko Mendiola auzoan
San Kristobal jaiak

UnidadAlavesa1
Bihar gauean joko du Unidad Alavesa taldeak, The Cheap and Nasty Boysekin batera.

Gaur den San Kristobalen omenezko jaiak ospatuko dituzte domekara bitartean Abadiñoko Mendiola auzoak, ekitaldi nagusiak astebururako iragartzen direla. Gaur goizean, meza, dantzarien ekitaldia eta ardao, ogia eta gazta dastaketa egongo dira.

Auzotarrek antolatutako ospakizunak barikuan jarraituko dute, iluntzeko zortzietatik aurrera egongo den parrillada eta sagardo kupelarekin eta 22:30etatik aurrera The Cheap and Nasty Boys eta Unidad Alavesa taldeek eskainiko ditzuten kontzertuekin.

Eguerdian egingo den kotxe klasikoen erakusketarekin hasiko dira zapatuko ekitaldiak. Ondoren, herri bazkaria egingo dute eta arratsalderako umeen jolasak eta tortilla txapelketa antolatu dira. Eguna borobiltzeko erromeria egongo da Puro Relajo taldearekin.

13:00etatik aurrera jokatuko diren ugasixo eta bolo txapelketekin abiatuko da domekako egitaraua. Arratsaldeko 18:00etan XXIII. Abadiñoko Artzai Txakur Txapelketa hasiko da eta jarraian, Laja eta Lutxurdio trikitilarien laguntzarekin, errifen zozketa egingo da eta txopoa botako dute, jaiei amaiera emateko.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar