Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Domekan egingo den giza katerako azken prestakuntzak egiten ari dira eskualdeko herrietan

Domekan egingo den giza katean Durangaldeko eta Zornotzako 7.000 herritarretik gora izango dira.

Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea gauzatuko da domeka eguerdian. Gure Esku Dagok antolatutako ekimenak 201,9 kilometro eta 38 herri igaroko ditu eta egitasmoa gauzatzeko 100.000 herritar ingururen partaidetza beharko da; 7.000 baino gehiago eskualdekoak izango dira.

Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena egingo den giza katea, N-634 errepidearen ibilbideari lotuta egongo da gehien bat Durangaldean. Ermua eta Mallabiko Aretio gaina zeharkatu ondoren, Zaldibar, Berriz, Abadiño, Durango, Iurreta eta Zornotza herriak lotuko ditu.

Mallabiarrek Ermun egongo den 74. kilometroa egingo dute eibartarrekin batera. Zaldibartarrek, udalerria zeharkatuko dituen hiru kilometroetatik azkena egingo dute, 81. hain zuen. Berriztarrek, 83. kilometroa osotuko dute eta hurrengo biak, 84.a eta 85.a Elorriotik gerturatuko diren 1.000 herritarrek beteko dituzte. Abadiñarrek 87. kilometroa egingo dute eta Durango zeharkatuko duen 89. kilometroaz gain, 88.a eta 90.a ere durangarrek osotuko dituzte.

Iurretako udalerrian egongo den 91. kilometroa Iurreta eta Garaiko herritarrekin osatutako katearekin beteko da eta 92.a Atxondo, Mañaria eta Izurtzatik gerturatuko direnek lotuko dute.

12:00etatik 12:30era

94.etik 103. kilometrora Zornotzako udalerrian daude. 95.a Eubako auzotarren partaidetzarekin osatuko bada, ekimenarekin bat egingo duten 1500 zornotzarrek 99.a eta 100. kilometroa lotuko dituzte.

Otxandiarrek azkenik, Zigoitiko udalerrian kokatuko diren 189. eta 190. kilometroak egingo dituzte Aramaio, Legutio eta Ubideko herritarrekin batera.

Eguneko prestaketak goizeko 9:00ak aldera hasiko dira, 10:00etarako animazio eta informazio guneak prest izatea aurreikusten da eta 11:30etatik aurrera katea muntatzeari ekingo diote. 201,9 kilometroak lotuko dituen giza katea 12:00etatik 12:30era gauzatuko da.

Giza katea egin ondoren hainbat ekitaldi prestatu dira hiru hiriburuetan eta hainbat herritan. Durangon esaterako, musika eta animazioa egongo da Landakoko erakustazokaren aurrealdean eta Iurretan Eskolako abesbatza eta oilasko pintxoen dastaketa egongo da Azkondoko karpan.

Zornotzan berriz, Ederto txistulariak zein Soinutxikixe trikitilariak izango dira Zelaieta parkeko giroa alaitzen. Argazki erraldoia 13:30ean atera ondoren, Batek daki taldearen erromeria eta bakoitzak etxetik eramandakoarekin egingo den herri bazkaria egongo dira.

Izen ematea irekita

Eskualdeko herrietako Gure Esku Dago plataformek, irekita dute oraindik  izena emateko epea.

Abadiñon:
-Gaur, 19:00etatik 20:30era, Traña-Matienan, Gure Esku Dagoren lokalean (Trañaetxoste, 6)
-Bihar, 19:00etatik 20:30era, Zelaietan, Txanporta plazan.

Berrizen:
-Gaur eta bihar, 19:00etatik 21:00etara, Olakueta plazan.

Durangon:
-Gaur, 19:00etatik 21:00etara Andra Marin.
-Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara Andra Marin.

Elorrion:
-Gaur eta bihar, 19:00etatik 20:30era, Herriko plazan.
-Zapatuan, 12:30etik 14:00etara, Herriko plazan.

Iurretan:
-Bihar, 19:00etatik 21:00etara, Dantzari plazan.
-Zapatuan, 12:30etik 14:00etara, Dantzari plazan.

Mallabin:
-Bihar, 18:00etatik 20:30era, plazan.

Zaldibarren:
-Gaur eta bihar, 19:00etatik 20:00etara, Udaletxeko plazan.
-Zapatuan, 12:30etik 14:00etara, Udaletxeko plazan.

Zornotzan:
-Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara, Gure Esku Dago dendan (Luis Urrengoetxea, 8).
-Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara, Gure Esku Dago dendan (Luis Urrengoetxea, 8).

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados