Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Datorren urteko egutegia egiteko argazki lehiaketa antolatu du Udalak

2011eko egutegia egiteko argazki lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak. Argazkien gaia Abadiñoko auzoak izango da eta lanak aurkezteko epea datorren irailaren 30eko 12.00etan amaituko da.

Argazki lehiaketan parte ahal izango dute Abadiñoko Udaleko web orrian erregistratutako 16 urtetik gorako erabiltzaileek. Gainera, argazkiak kamera digital batekin egin beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lau argazki aurkeztu ditzake, eta Udalaren webgunearen bidez bidaliko dira. Horretarako inprimakia bete beharko da eta artxibo bat erantsi bidalitako argazki bakoitzeko. Posta elektronikoz jakinaraziko zaio parte-hartzaileari argazkiak ondo jaso direla eta lehiaketan parte hartuko duela, antolatzaileek aurreratu duten bezala.

Lehiaketan parte hartzeko lan originalak izan beharko dira eta ezin izango dira izan beste argazki-lehiaketa batzuetan saritutakoak. Argazkiei ukituak egin ahal izango zaizkie, baina ezingo da gehitu edo kendu euren jatorrizko osaera aldatzen duen elementurik.

 

300 euroko sari berezia

Udaleko Kultura Kontseiluak izendatutako epaimahai batek aukeraketa bat egingo du jasotako argazki guztien artean eta sorta bat bereiziko du herritarrek euren artean gogokoenak aukera ditzaten. Epaimahaiak aurkeztutako argazki guztien artean bat aukeratuko du irabazle bezala, nahiz eta 2011ko udal egutegirako aukeratua izan ez.

Halaber, aukeratutako argazkiak urriaren 18an argitaratuko dira web orrian, eta erregistratutako erabiltzaileek 2010ko azaroaren 15a arte epea izango dute argazki horiei euren botua emateko. Boto gehien eskuratzen dituzten 12 argazkiak izango dira lehiaketako irabazleak eta 2011ko udal egutegian agertuko direnak.

Guztira hamabi sari emango zaizkie boto gehien eskuratzen dituzten argazkiei eta saritutakoak 2011ko udal egutegian argitaratuko dira. Gainera, 300 euroko sari berezi bat emango zaio epaimahaiak aukeratutako argazkiari.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados