Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Danborrada, bertsolariak, bakailao txapelketa eta Luhartzen erromeria izango dira Bakixako jaietan

Baxikako danborrada.Iurretako Bakixa auzoak San Sebastian jaiak ospatuko ditu bihartik domekara bitartean. Aurten ere danborrada, bertsolariak, bakailao txapelketa eta Luhartz taldeak girotutako erromeria nabarmenduko dira egitarauan.

Ospakizunak bihar hasiko dira gaueko 21:00etan Donien atxa altxatzen denean. Jarraian, txokolatada egongo da.

Barikurako bertso afaria prestatu dute eta 21:00etan hasiko den ekitaldian Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Gorka Lazkano eta Txaber Altube bertsolariak arituko dira. Eguneko egitaraua borobiltzeko Ander Bidart bikotearen ekitaldia egongo da.

Gaueko 21:00etan hasiko den bakailao txapelketak emango die hasiera zapatuko ekitaldiei. Gauerdian danborrada hasiko da eta jarraian Luhartz taldeak girotutako erromeria hasiko da.

Domekan ospatuko den San Sebastian eguneko egitaraua 11:00etan Iurretako Koruak abestutako mezarekin hasiko da. Jarraian Mikel Deuna dantza taldearen agerraldia egongo da eta ondoren asto probak hasiko dira. Arratsaldean, briska txapelketa eta Maiztegi Herri Eskolako dantza taldearen ekitaldia egongo dira eta jaiei amaiera emateko umeen jolasak eta txokolatada egongo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados