Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Daghestango taldea izango da Nazioarteko Folklore Jaialdian

Daghestango taldea izango da Nazioarteko Folklore Jaialdian

Kaukasoko Daghestan errepublikako eta Euskal Herriko dantzak ikusteko aukera izango da gaur Durangon. Kriskitin Dantza Taldeak antolatuta, Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko da Andra Mariko elizpean gaueko 22:30ean.

Daghestaneko Lezginka taldeari dagokionez, bere izenak Kaukasoaren sinboloetakoa den dantza tenperamentala eta hunkigarria adierazten du. Lezginka dantzatzea, oinetako behatzen gainean, eta burua tente, harrotasunez, Kaukasoko jendearen izpiritua adierazteko, ohore handia da dantzariarentzat.

Lezginka ez da ustekabean Dagestango Errepublikako koreografia-talderik ospetsuenetako baten izena. Taldearen errepertorioko koreografia gehienak Kaukasoko folklorean duten oinarria. Koreografia bakoitza ez da, baina, herri-dantzen kopia hutsa, bai, ordea, historiaren zati bat.

Beraz, “Lezginka” dantza tradizional eta hunkigarri baten izena da, eta baita Kaukasoko biztanleen ikurretako bat. Igor Moiseyev-ek zuzenduriko Estatuko Folklore Akademiako bakarlari izandako Tamkho Izrailov-ek sortu zuen dantza taldea, duela 50 urte

Bestalde, Kriskitin Dantza Taldeak hogei urtetik gora daramatza martxan eta bere ibilbidean zehar hainbat plazatan izan da; herrian, eskualdean, zein atzerrian; Frantzian, Grezian, Bulgarian, Lituanian??? Baita Ameriketako Idahon ere. Kriskitinen helburuetariko bat Euskal Herriko geure folklorea munduan zehar erakustea, eta kanpokoa Durangora ekartzea izan da aspaldiko urteotan. Ildo horri jarraituz antolatzen du Nazioarteko Folklore jaialdi hau, eta bide hori jorratuz hartu du parte Italian oraintsu ospatu den Europeade jaialdian ere.

Jaialdia Andra Mariko elizpean ospatuko da gaueko 22:30ean eta Felix Arkarazo aktorea izango da ikuskizunaren aurkezlea.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados