Cuéntame el 8 de Marzo

Cuéntame el 8 de Marzo

Seis mujeres de Durango y Amorebieta expresan su malestar por los recortes en derechos.

1. Nola ikusten duzu, gaur egun, berdintasuna? ¿Cómo ves la igualdad hoy en día?
2. Zer geratzen da egiteko? ¿Qué queda por hacer?
3. Nola ikusten duzu ematen ari diren atzerakadak, krisiaren ondoriozko murrizketak edo abortuaren legea bezalakoak? ¿Cómo valoras los retrocesos que se están dando, tales como los recortes por la crisis o la ley del aborto?
4. Pentsa ezazu zure ingurune hurbilenerako proposamen bat. Piensa en una propuesta para tu entorno más cercano.


Maider Larrañaga
40 urte. San Agustin kulturgintza

“Hezkuntza parekidean sinesten dut”

1. Diskurtsotik haratago doan berdintasuna lortzear dagoela uste dut. Egia da zenbait gauza lortu direla, baina, diskurtso ofizialak bereganatu ditu historikoki mugimendu feministak eta, oro har, mugimendu sozialek egindako aldarrikapen asko, horrek normaltasun itxura ematen du.

Hala ere azaleko mezu horren azpian dagoenari jaramon egin ezkero, erraz konturatzen gara benetako berdintasunetik urrun gaudela. Bestela begiratu gizon eta emakumeon arteko soldata tartea, zaintzari sexu bakoitzak ematen dion denbora, jarrera homofoboak…

2. Berdintasun eta feminismoaren arlotik egin diren aldarrikapen asko aldarrikapen sozialak dira, gizarte osoarengan dute eragina: familia eta lana uztartzeko politikak, norberak gustuko duen harreman mota bizitzeko eskubidea, gizarte zerbitzu sare zabal eta eraginkor bat izateko eskaera … Guzti hauetan apur bat urratu ezkero, denok askoz hobe eta zoriontsuago biziko ginatekeela uste dut. Hezkuntza parekidean sinesten dut.

3. Hasieran aipatu dudanaren ondorio direla uste dut, hau da, diskurtso ofizialak azaletik bereganatu ditu berdintasunaren aldeko errebindikazioak, baina asuntoa larri jartzen denean horiexek dira bertan behera gelditzen diren lehenak, barneratuta ez daudenaren seinale. Abortuaren lege proposamena, berriz, onartezina iruditzen zait, gaizki ulertutako moralaren ondorioa. Emakumeak erreprodukziora mugatzeaz gain, bizitzaren inguruko eztabaida antzua plazaratzen dute, ‘bizitza’ non hasi, garatu eta bukatzen den eztabaidatu beharko litzateke, oso erraza baita bizitza eskubidea aldarrikatzea, bizi hori egikaritzeko baliabiderik eman barik.

Bide honetatik jarraitu ezkero emakume mordo bat klandestinoki abortatzera behartuak izango dira, euren bizitza bera ere arriskuan jarriz, horiek ez al dute bizitzeko eskubiderik? abortuak ez du antisorgailua ordezkatzen, baina arinkeri larria iruditzen zait emakumeak ia-ia gustuz abortatzen dutela esaten dutenean.

4. Hezkuntza parekidea zabaltzeko proiektuak landuko nituzke, belaunaldi berrientzat ‘berdintasuna’ ‘normaltasunaren sinonimo izatea ahalbidetzeko.


Saioa Segura
27 años. Socia de la tienda de regalos Olabuh!

“La ley del aborto es un atentado contra nuestro derecho a decidir”

1. A pesar de los avances que se han ido dando año tras año para perseguir la igualdad en la sociedad actual, aún hoy, queda mucho camino por recorrer.

Lamentablemente aún vivimos en un entorno machista, donde las mujeres tenemos que luchar y demostrar día a día que estamos al mismo nivel que los hombres.

2. Quedan muchísimas cosas por hacer. Entre muchas, seguir luchando por que no exista una discriminación laboral. Aunque parezca increíble, las mujeres tenemos que trabajar 84 días más al año que los hombres para ganar lo mismo.

Tenemos que lograr que la igualdad sea una responsabilidad tanto de hombres como de mujeres y que desaparezcan definitivamente frases como «¿vosotras no queríais la igualdad?» o similares. ¡Claro que la quiero, y tú también deberías! No sé por qué, pero siempre se tiende a buscar casos minoritarios y polémicos para echar por la borda el trabajo y el discurso progresista de una persona, cuando debería hacerse una auto-crítica mayor y ser más constructivos.

3. Pues al final, la ley del aborto no deja de ser un atentado contra el derecho a decidir de las mujeres camuflado en un recorte de sanidad. En este sentido se nos está haciendo un ataque directo y sin escrúpulos, en el que tanto nuestra salud como nuestros derechos están en juego.

Las primeras partidas presupuestarias que se eliminan son aquellas que tienen que ver con las libertades de las mujeres. Así, perdemos el derecho a decidir sobre nuestras vidas y lo único que se consigue con esto es una ruptura social, porque solo las personas con dinero son capaces de encontrar los caminos con los que garantizar sus derechos y libertades.

4. En mi opinión, hay muchos proyectos interesantes por hacer, pero sobre todo hacer hincapié en el tema de la educación, que para mí es donde radica todo. Formar y educar a las personas en la igualdad para que a futuro exista una conveniencia mucho más sana y donde poco a poco se vayan eliminando las barreras de la desigualdad.


Ana Esther Furundarena
47 urte. Batzarkidea BBNNetan

“Berdintasuna justizia sozial legez ikusten dut”

1. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna giza eskubidea izanik, oinarrizko edo funtsezko hastapena izanik, berdintasuna justizia sozial legez ikusten dut nik.

2. Aurrerapauso handiak eman dira eta asko da berdintasunaren alorrean lortu dena azken urteotan, baina bide luzea geratzen da egiteko oraindik. Berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izango bada gizartearen esparru guztietan, politikagintzan, kulturgintzan, ekonomi eta enpresa munduan, unibertsitatean??? eremu eta arlo guztietan emakumezkoen eta gizonezkoen presentzia pareko edo berdintsua izan behar da. Badago oraindik gizonezkoek egiten dutena garrantzitsuagotzat jotzen dutenen pentsamoldea eta tamalez, nahiko zabaldua dago eta hori aldatu behar da. Aldatzen ez bada, desberdintasuna eta diskriminazioa betikotzeko arriskua dagoelako.

3. Krisialdi eta inboluzio testuinguru honetan arriskuan edo mehatxuan egon daitezke berdintasunaren mailako lorpen efektiboak. Izan ere, orain arte lortutako hainbat arlotan atzerapausuak ikusten dira, horren adibide zuk aipatu duzun haurdunaldiaren etenduraren kontua. Indarrean dagoen legean PPk egin dituen aldaketak atzerapauso izugarria suposatzen du eta emakumeen eskubideen urraketa nabarmena, eta onartezina da.

4. Ezin da atzera pausurik eman, ekinean jarraitu behar da. Gizarte bidezkoago eta berdintzaileagoa lortzeko lanean jarraitu behar dugu sendotasun eta irmotasunez, etsipen barik. Lanean jarraitu behar dugu -bakoitzak bere esparru, ahalmen eta eskumenen arabera- emakumeen lan diskriminazioaren kontra egiten, erabaki guneetan emakumeen presentzia areagotzen, emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lantzen. Emakumeen aurkako tratu txarrak saihesteko politika eraginkorrak bultzatu behar ditugu. Zuhurtziaz jokatu eta halakoen aurrean tolerantzia 0 izan.


Maite González
71 años. Directora de la coral Alaiak

“Percibo que hay mucho miedo escondido en muchas casas”

1. Yo he estado trabajando muchos años en una plataforma de mujeres, que empezamos precisamente con temas de igualdad por que nos preocupaba mucho. Queríamos conseguir que las mujeres tuviéramos los mismos derechos. Y yo veo que todavía, aunque se ha avanzado, queda mucho trabajo por hacer.

2. Se han dado pasos que se van notando, pero todavía percibo que hay mucho miedo escondido en muchas casas, en muchas situaciones. Una preparación y tener seguridad son fundamentales. La labor de casa es muy importante. Yo he vivido una generación, mis hijos están viviendo una generación más actual, mas compartida, y espero que a mis nietos les toque vivir algo mejor.

3. Es tremendo lo que estamos viviendo, porque esto repercute para mal a todo el mundo, a las familias, en el trabajo??? El importantísimo retroceso económico conlleva a muchas cosas, y todas negativas. Respecto al tema del aborto, sin ninguna duda, son las mujeres las que tienen que decidir.

4. Mi concepto de la igualdad yo la vivo en el día a día. No sé cómo se podría hacer, pero yo trabajaría en Amorebieta, en el ámbito más cercano. Sé que ha habido charlas y programas pero no sé cómo se puede llegar mejor a la gente. Sobre todo, me centraría en el ámbito más cercano, empezar por las casas, que las mujeres no tengan miedo.


Idoia Zuloaga
51 urte. Euskaltegiko irakaslea

“Familia arloko heziketa ezinbestekoa ikusten dut”

1. Paperetan lortutako zerbait dela ematen du, baina ez da errealitatean islatzen den zerbait, ez dugu berdintasunik. Batez ere, holako krisi egoeratan, lehenengo eta behin entzuten diren gauzak izaten dira emakumeak nolabait lanpostuak kentzen ditugula. Aspaldi baten PPko andaluziar batek lekuz kanpoko adierazpen batzuk egin zituen, holako egoeratan emakumeak hobeto etxea zaintzen egon behar zirela esan zuen. Lotsagarria alde guztietatik. Legez onartzen zaigu berdintasuna eta gero edozeinek, kasu honetan goi mailako politikari bat, horrelako adierazpenak egiten ditu.

Beste alde batetik, ze lan mota egiten ditugun, ze arlotan ari garen lanean, ze soldatarekin ??? ez da administrazioaren egoera, baina administraziotik kanpo oso normala da.

2. Zer dagoen egiteko baino, zelan. Hau da, legez onartzen bada berdinak garela gero hori zelan gauzatzen den, ze estrategia dauzkagun hori benetan gauzatzeko. Oso gatza da bi arlo jorratu behar direlako. Batetik etxe barrukoa eta bestetik gizarte mailakoa, eta etxe barrukoa ukitzea oso zaila da.

3. Astakeria bat da. Bi arazo ezberdin dira baina azkenean lotura bat dute atzerakoiak diren aldetik. Nor da nor erabakitzeko andrazko batek zer egin behar duen, edo berdin dit, nor naiz ni erabakitzeko beste andrazko batek zer egin behar duen, ez da nire eskubidea. Inork ez nau behartzen ez abortatzen ez ume bat izaten. Horrek ez dauka lekurik, baina gertatzen da. Ematen du atzerago baino atzerago goazela. Sasoiak ez dira horrelako jokabideak izateko.

4. Heziketa ezinbestekoa ikusten dut. Baina ez naiz gai esateko hau edo bestea egin beharko litzatekela. Hasiera-hasieratik heziketa da hemen arazoa. Heziketa diodanean ez da eskola arlokoa, baizik eta familia arlokoa.


Ramatoulaye Dieme
28 años. Cuidadora de personas mayores

“Siempre deciden los hombres porque son los que tienen el poder”

1. No hay igualdad, hay mucho machismo. Se dice que hay igualdad pero no hay y un ejemplo es en los trabajos de la casa, en los que siempre hace más la mujer. Los hombres creen que esos trabajos son de mujeres.

2. Los hombres deben saber que los trabajos de casa son para compartir. También hay muchos hombres que se consideran superiores a las mujeres. Hay que educar a los hijos e hijas en igualdad pero tienen que ver que también se funciona así en la casa, en la propia familia.

3. Está fatal que digan que no se puede abortar y luego recorten la sanidad, la educación… Obligan a las mujeres a tener el hijo y a entrar en un agujero del que no pueden salir porque no tienen recursos económicos. Y en eso también, el mayor peso y responsabilidad recae sobre la mujer .

4. Deberían dejar a las mujeres decidir por ellas mismas. Siempre deciden los hombres porque son los que tienen el poder, principalmente en la política y en las empresas. Cualquier proyecto que ayude a recuperar el derecho a decidir de las mujeres estará bien.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar