
Gaztetxoen transexulitateari buruzko hitzaldia iragarri du Durangoko Udal Euskaltegiak datozen astelehenerako, goizeko 10:00etan, eta martitzenerako, arratsaldeko 17:00etan.
‘Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da’ izenburua izango duen berbaldia, adin txikiko transexualen familiak elkartzen dituen Chrysallis taldeko Bea Severrek emango du.
Chrysallis elkartea seme edo alaba transexualak dituzten guraso taldea da eta beraien lehen helburua euren seme-alaben zoriontasuna da. Gainera, beraien aldarrikapenak entzunarazten ahalegintzen dira eta laguntza ematen die behar duten familiei.
Transexualitate egoera jaiotzean emandako sexua eta pertsona horrek sentitu eta adierazten duen arteko desberdintasunagatik sortzen da.