Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Zornotzako Talde Feminista: “Patata feminismoaren aliatu bihurtu dugu”

Zornotzako M8 PLATAFORMAren izenean, lehenik eta behin, ZORIONAK Zornotzako Emakumeei*. Martxoaren 8a itzela izan da, eta, guztion elkarlanari esker, gure herrian ere historia egin dugu, Euskal Herri osoan bezala.

M8 PLATAFORMA iazko abenduan abiatu genuen, eta, hasiera batean, lantaldea osatu dugun emakumeon* helburu nagusia greba-eguna prestatzea izan da. Halere, aitortu behar dugu M8ak utzi digun emaitzarik garrantzitsuena prozesua bera izan dela. Jakina denez, aurtengo greba-egunaren berri ematearekin batera Euskal Herriko Mugimendu Feministak deszentralizaziorako deia zabaldu zuen; bada, gure lantaldean, prozesuak aurrera egin ahala ohartu gara horren esanahi eta garrantziaz. Herriguneko eta auzoetako bazter guztietan ateak jota, lanerako sareak sortu eta gure arteko elkartasuna sendotu dugu. Eta horrela iritsi gara Martxoaren 8ra: konplizitatea zerien gure begiradei, eta konplizitatez gainezka entzun genituen gure inguruko emakumeen* aldarrikapenak.

Abenduan hasi eta martxora bitartean, elkarrekin lanean ibili gara hainbat kolektibotako eta perfil desberdineko emakumeak*. Besteak beste, hausnarketa-prozesu bat egin dugu herriko emakume* merkatariekin batera, aniztasun funtzionalak presentzia izan du grebaren lanketan, herriko hazkuntza-talde bateko kide diren amek ere grebaren antolaketan eta greba-eguneko ekitaldi politikoan parte hartu dute. Gainera, bai greba feministaren aurkezpen-bideoa egitean bai hitzaldietan, jatorri eta kultura desberdinetako emakumeak* batu gara; dena den, azken hilabeteotan aurrerapauso handi bat eman badugu ere, badakigu sare hori berariaz indartu behar dugula, eta aurrerantzean ere bide horretatik jarraitzeko asmoa dugu.

Kolektibo desberdinetako emakumeak

Enpleguari dagokionez, erresidentzietako emakume grebalariak entzuteko eta haiekin batera hunkitu eta indartzeko aukera izan dugu, eta garbitzaileen, jantokiko langileen eta haur-hezkuntzako hezitzaileen aldarrikapenak ere entzun ditugu. Hartara, mahai gainean jarri dugu historikoki emakumeok* egin izan ditugun zaintza-lanei balio ekonomikorik ez emateak sektore horretan eragindako prekarietatea. Eta, nola ez, emakume* pentsionisten aldarrikapen irmo eta ozenak eta ikasleek beren manifestuan erakutsitako indarra ere txalogarriak eta eredugarriak izan dira guztiontzat.

Zaintzak sozializatzeko beharra ozen aldarrikatu dugu, ez bakarrik herritarren aurrean, baita gure instituzioen aurrean ere. Gainera, aldarrikapen sinbolikoa ere egin dugu: herriaren erdialdea gure egin, eta, beste behin ere, Patata feminismoaren aliatu bihurtu dugu, zaintzarekin zerikusia duten elementuak zuztarretatik eskegita. Oihukatu dugu, entzun gaituzte, gure aldarrikapenak jaso dituzte; orain, erantzun zintzo, zehatz eta berehalakoen zain gaude.

Bide luzea dugu aurretik, baina bidea ibilian egiten da, eta gu prest gaude ibiliaren ibiliaz zapatak urratzeko, baita oinak ere, behar izanez gero. Horretarako, baina, guztiok ibili behar dugu, guztiok egin behar dugu bidean aurrera, eskuz esku eta urratsez urrats. Grebak erakutsi digu kolektiboak indartzen gaituela, geldiezin bilakatzen gaituela, eta guztiok elkarrekin lan eginda posible dela bizitzak erdigunean jartzea.

Gora borroka feminista!

Zornotzako M8 PLATAFORMA

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados