Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zintzotasunez ari dira gure ordezkariak?

Nonbait Durangoko Udalbatzarreko zinegotzi bati inauterietan ondo pasatzeko ofizial naziz mozorrotzea otu zaio. Kanarietan jantzi da ofizial naziz, eta argazki batean ikus daitekeenez, beste bost lagunekin partekatu du dibertsioa, seikote ederra osatuz.

Kontua da lagun horrek 30 urtetik gora daroazela Aliantza Popularreko eta PPko zinegotzi legez Udalbatzarrean.
Horren aurrean Durangoko 1936 Kultur Elkarteak hainbat galdera plazaratu nahi ditu:

  • Zelan ulertu behar dugu durangarrok dibertsio mota hau faxistek eta naziek gure herria txikitze arren eta 400 lagun hiltze arren inork ez duenean barkamenik eskatu edo erantzukizunik azaldu? Inor ez denean errudundua ezta epaitua izan ere, halako txikizioagatik?
  • Zelan ulertu behar dute gure auzoko gernikarrek Durangoko zinegotzi batek lagunekin ondo pasatzeko euren herria suntsitu zutenen mozorro nazia janztea?
  • Zelan ulertu behar dute mundu zabaleko demokratek Durangoko zinegotzi ustez demokrata batek milioika heriotza eta sufrimendu eragin zuten nazien mozorroa janztea?
  • Zelan ulertu behar dugu PPko zinegotzi baten jarrera hori bere alderdikideek gainerako guztiei barkamena eta autokritika egin dezatela etengabe eskatzen dietenean?
  • Zelan ulertu behar dute trufatze hau durangar gazteek? Zein eredu ari dira gure agintariek eskaintzen?

Zaila du herri batek adiskidetzearen eta bakearen bidetik abiatzea 400 hildako erailketa eragin zuen bonbardaketaren urteurrenean hildako guztientzat loreak eskaintzen duen agintariaren jokabide hau ikusita. Zintzotasunez ari dira gure ordezkariak? Zer diote bonbardaketaren urteurrenetan bere alboan agertu diren gainerako ordezkariek?

Durango 1936 Kultur Elkartea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados