Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Urte osoko jarrera jaietara zabalduko dugu aurten ere

Urte osoko jarrera jaietara zabalduko dugu aurten ere Aurtengo sanfaustoetan ere kalera irtengo gara GUKA osatzen dugun lagunok. Durangoko euskaltzaleon karpa Kurutziagako iturri ondoan egongo da. Aurten, txapez gain, zapiak ere izango dira eskuragarri gurean, eta DJak izango ditugu bi egunez, euskal musika jartzen.

Durangon euskaraz bizitzeko aukerak sortzen gabiltzan herritarrok osatzen dugu GUKA. Urte osoan dihardugu lanean, duintasunez eta jarrera baikorraz diogulako durangarron arteko harremanak euskaraz bizi gura ditugula; aisialdian, erosketak egiterakoan, administraziora jotzen dugunean, ikasten gabiltzanean, kirola egiten dugunean, euskaraz bizitzeko aukerak behar ditugu, eta aukera horiek aprobetxatzeko gogoz gara. Sanfaustoak badatoz, eta jaiok ere euskaraz gozatzeko deia egin gura dugu.

Aurten, Kurutziaga kalean izango da txosnagunea, eta gure karpa Kurutziagako iturri alboan jarriko dugu. Jaiei giro euskaltzalea eta kolore bizia emateko asmoz, aurten jaietako zapiak izango ditugu gure karpan eskuragarri euro baten truke. “Etorkizuna euskaraz dator” lemagaz, bereizgarri sinboliko hori kaleratu dugu, eta gure aldarriagaz bat egiten duten herritar guztiak animatu gura ditugu zapia soinean janztera. Horrez gain, Gukada berriak izango dituzten txapak egongo dira doan hartzeko.

Badatoz jai-giroz zipriztindutako egunak. Gure txosnan, urtero legez, giro euskalduna, konpainia ona, jana eta edana izango dituzu zain. Txosnagunean euskal musika bermatzeko, DJ bi ere izango ditugu karpan: DJ Kool urriaren 11n, eta DJ Elepunto urriaren 21ean. Paella lehiaketan, erreka jaitsieran… ere izango gara, sanfaustoez euskaraz gozatzen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados