Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Patxi Etxebarria Ibarra, Minotauro argitaletxeko sortzailearen heriotzaren 50. urteurrena

Atzo, maiatzak 2, 50 urte bete ziren Patxi Etxebarria Ibarra 1971an hil zela. Abadea eta filologoaz izateaz gain argitaldari bikaina eta gizon urguria izan zen. 1957an, Madrilen, Minotauro argitaletxea sortu zuen. Argitaratutako lehenengo liburua Julio Caro Barojaren “Vasconia; de historia y etnología” izan zen.

Patxi Etxebarria 1908an Ortuellan jaio zen. Bere gurasoak, Eulogio Etxebarria eta Segunda Ibarra, abadiñarrak ziren, baina Orconera meatzaritzako enpresako langilea zen aita eta Enkarterrira joan ziren bizitzera.

1934an ordenatu zen abade eta eliz ikasketaz gain filologia ikasketak burutu zituen Lovaina eta Berlinen. Sasoiko kultur munduko eragileekin harreman estua izan zuen, esaterako, Antonio Tovar-ekin. 1938an Burgosko “Radio Nacional” irratiko zuzendaria zenean sarri izaten ziren elkarrekin. Gerora, Tovar-ek Minotauroren eskutik liburu bat argitaratu zuen.

Ediciones Minotauro argitaletxea

50eko hamarkadan “Real Sociedad Baskongada de Amigos del Pais”eko buletinean hainbat  filologia lanak argitaratu zituen. 1954an “Sociedad Española de Estudios Clasicos” elkarteko ohorezko kidea izan zen. 1958an, Wilhelm von Humboldt-en “Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohner Hispaniens vermittelst der Vaskischen Sprache” liburua ere gaztelerara itzuli zuen, “[Los primitivos pobladores de España y a lengua vasca” izenburuarekin].

Euskal kulturaren zabalkundeaz kezkatuta, Ediciones Minotauro argitaletxea sortu zuen 1957an, Madrilen, bertan zuen-eta bizilekua. 1957tik 1965era, zortzi urtez, euskal kulturarako garrantzitsutzat jo diren 17 liburu argitaratu zituen. Esaterik badago, 50eko hamarkadan, Espainiako Estatuan euskaraz edo euskal gaiei buruzko liburuak, eliz argitaletxeetatik aparte, Patxi Unzurrunzagaren Zarautzeko Itxaropena argitaletxeak edo Patxi Etxebarriaren Madrileko Minotaurok plazaratzen zituztela.

Minotaurok argitaratu zituen besteak beste Jose Migel Barandiaran, Koldo Mitxelena, Julio Caro Baroja, Licenciado Poza, Antonio Tovar, Fausto Arocena, Pio Baroja eta Miguel de Unamunoren lanak argitaratu zituen.

Hil aurreko urteetan Durangon bizi izan zen, Goienkalen, bere arrebaren etxean. 1971ko maiatzaren 2an, orain 50 urte zendu zen.


Patxi Etxebarriaren Editorial Minotaurok 1957tik 1965ra bitartean argitaratutako
liburuak

1957. urtean

Vasconiana; de historia y etnología (Julio Caro Baroja).
España y su historia (Ramón Menéndez Pidal)

1958. urtean

Los Vascos (Julio Caro Baroja).
Novelas de Bilbao (Juan Antonio de Zunzunegui).
Los primitivos pobladores de España y la lengua vasca (Wilhelm von Humboldt)

1959. urtean

Antigua lengua de las Españas (Licenciado Poza).
El euskera y sus parientes (Antonio Tovar)

1960. urtean

Historia de la literatura vasca (Luís Michelena).
Lexicón bilbaíno (Emiliano Arriaga).
Mitología vasca (José Miguel de Barandiaran)

1961. urtean

Cuentos (Miguel de Unamuno)

1962. urtean

Cuentos Vascos (Pio Baroja)

1963. urtean

El Señorío de Vizcaya (hasta 1812) (Francisco Elías de Tejada)

1964. urtean

Guipúzcoa en la historia (Fausto Arocena).
Textos arcaicos vascos (Luis Michelena)

1965. urtean

La provincia de Guipúzcoa (Francisco Elías de Tejada/ Gabriella Pércopo).
Los cuentos de Unamuno, clave de su obra (Eleanor Krane Paucker)

Gerediaga Elkartea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados