Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Osasun eskubidea guztiontzat ote?

Igandean, apirilak 7an, osasun eskubidearen nazioarteko eguna ospatzen den egunean, SARE Herritarreko kideak, larriki gaixorik dauden euskal presoek bizi duten egoerari erreparatu nahi diogu. Urrunketa politikaz gain, presoei duten gaixotasuna euren etxekoen ondoan artatzeko eskubidea ukatzen zaie-eta.

Espainiako zigor kodeak eta espetxe legediak larritasun handiko edo sendaezinak dituzten presoen egoeraren aurrean baldintza bereziak kontuan hartzen dituela gogorarazi nahi dugu. Baldintza  horiei helduz, gaixotasunaren beharrezko informeari soilik erreparatuz, hirugarren graduan egon beharko lukete.

Durangon, Gorka Fraile eta Asier Aginako beraien gaixotasunari aurre egiteko baldintza desberdinetan aurkitzen dira. Gorka Fraile nahiz eta gaixotasun larria izan, kartzelan dago eta etxetik urrun. Asier Aginako kalean dago, gaixotasun larriagatik dagozkion baldintzak ezarrita.

Osasun eskubidea, oinarrizko eskubide bat da; oinarrizkoa eta unibertsala. Hori horrela izanik, pertsona guztioi aitortu eta errespetatu beharrekoa da. Gorka Fraile bizirik eta etxean nahi dugu!

Egia da, zigorturik egon eta gaixotasun larri bat duen preso baten kaleratzeak, ez duela sendaezina den gaitz baten sendatzea ekartzen, baina horren hobetze eta garapenaren moteltze nabarmena dakar, zalantzarik gabe.

DUINTASUNAGATIK, GIZATASUNAGATIK ETA JUSTIZIAGATIK LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOEK KARTZELATIK KANPO EGON BEHAR DUTE.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados