Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Nortzuk gara DAFA?

Durangoko Autodefentsa Feminista Asamblada emakume* sare bat gara. Gure helburua elkarri babestea da eta ateak zabal-zabalik ditugu nahi duenarentzat.

Aste birik behin, asteazkenetan Pinondo etxean 19:00etan biltzen gara. Eta erasoen berri dugunean, horien erantzuna adosteko hurrengo egunean 18:00etan batzen gara leku berean. Animatu eta hurbildu zaitez!! Gure emaila: dafasanblada@gmail.com. Maindire honetan denok dugu lekua.

Iaz M8ko greba antolatzen sortutako sare moretik gatoz. Emakumeontzat* juztiziarik ez dagoen garai hauetan babesgunea eta topagunea bilakatu gara.

Begirada jazarpenetan jarriz gero, bata bestearen atzetik ematen dira. Durangon bertan 41 salaketa egon dira 2018an. 41 salaketa. Durangon. Hemen. Orain. Edozein lekutan, ordutan. Lo, esna, lanean. Edonor. Gure ondoan. Gu geu.

Ahaztu gabe salatzen ez direnak, babesa nonahi dugula adierazi arren, asko eta asko salatu gabe gelditzen dira. Zer dela eta? Hausnarketa sakona egin behar dela uste dugu. Hausnarketa egin eta ekin. Diskurtso bat baino gehiago izan dadin.

Ez dezagun ahaztu mundu mailan ematen ari den ofentsiba anti-feminista, egunokaz politikariek darabilten diskurtso misoginoak kasu.

Epaitegien justizia falta, instituzioen itxurakeria eta paperan gelditzen diren protokoloen babes ezean, emakumeok kalean, babesgune eta autodefentsa sareak josten jarraituko ditugu.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados