Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Kontzertuak Alemanian: Sapuetxegaz solidaritatea Berlinetik

Tres41
Tres41.

Berlinen bizi diren durangar batzuk Sapuetxe GSOA (Gune Sozial Okupatu Autogestionatua)-gaz solidaritatean bi kontzertu antolatu dabe martxoak 3 eta 4ean Leipzig eta Berlin-en, hurrenez hurren. “Sapuetxe bizirik – Sapuetxe bleibt” (Sapuetxe mantenduko da) lelopean, Euskal Herritik etorritako bi taldek hartuko dabe parte. Tres41 berriztarrak eta Gernika-Lumotar Tooth taldeek berlineko Los Juanma eta Leipzigeko Alien Placenta taldeekaz bat egingo dabe ekitaldi honeetan.

Alemanez, euskeraz eta gaztelaniaz informazioa egongo da eskuragarri, zeinen bitartez Sapuetxen aurrera eroaten direzan ekintzei buruz informatuko dan, esate baterako, “La noche boluda” antzerki zikloa, Rojava-gaz (Kurdistan) elkarlaguntzarako ekintzak, “Sapubistro”, hau da, Umerri eskola libreko gurasoek hileko azkenengo barikuan gauzatzen daben afari beganoa, hainbat kontzertu eta aurkezpen edota eraikineko lehenengo pisuan aurkitu daiteken “Umeen Txokoa”. Honeez gain, Durangoko Udalak aurrekontuetan erikinaren desalojo eta eraispenera zuzendutako ondasun publikotik ateratako 425.000 Euroen erabilera denuntziatu gure da.

Aipatutako bi hiriek mogimendu okupari dagokionez historia luzea daukie komunean. 80ko hamarkadaren amaieran Berlineko mendebaldean 200 etxe okupa inguru aurkitu leikezan, gaur egun oraindik erreferentzia handia den ekintza politiko eta kulturalagaz. Hau horrela izanda, 90ko hamarkadan leku hartu ebien desalojoen inguruko tirabirak oso era intentsuan bizi izan ziren bi hirietan, hartuemon eta legalizazio prozesuak medio organizazio forma berriak garatu zirela, proiektu honeen existentzia eta garapena gaur egun arte ahalbidetu ebienak.

Kontzertu honeek solidaritate gestu bat izatea gure da, eskaintza kultural eta ludiko alternatiboa eskeintzeaz gain beste kolektibo eta proiektu batzuk sustatzen dauzan proiektu bizi bati laguntza eta berotasuna eskeinzeko modu bat. Baita Europako antzeko beste proiektu batzuekaz esperientzia elkarbanatzeko eta Euskal Herritik datozen bi taldeen bisitari musikaz harago doan edukina emoteko bide izatea ere. Berlinen eskeiniko den konztertuaren kasuan, SoliKalimotxo eta SoliPintxoak eskuragarri egongo dira. Batutako diruaren parte bat Rojavan (Kurdistan) garatzen direzan proiektuen sustapenera zuzenduko da, Sapuetxeko asanbladak hartutako erabakia jarraituz.

Bi ekitaldien antolakuntzan, honeek leku hartuko dabezan bi lokal autogestionatuen laguntzaz gain, espainiar estatuko eta Alemaniako beste leku batzuetako jendearen kooperazioa emon da, logistikan, prestaketan eta hedapenean laguntza eskeini dabena.

Martxoak 3an, barikua, Leipzig-eko LiWi-tik igaro ostean, martxoak 4ean, zapatua, Berlineko K19aren txanda izango da, zeinetan ziur hiriko komunitate euskaldunaren zatitxu bat batuko dan, Sapuetxe GSOAri laguntzaren harira festa-giro polittean. Giro ona ziurtatuta dago.

Berlineko durangarrak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. gorka

    Sapuetxe bizirik Alemaniatik be! Aupa zuek, eskerrik askooooooo

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados