Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Komertzio lokalaren defentsan

Asteburu honetan beste outlet azoka bat izango da LESAn (Landako Erakustazoka). Eta zer esan asko dago azoka honi buruz. Lehenik eta behin, esan beharra dago publizitate karteletan agertzen den euskararen trataera lotsagarria dela, Durangoko herriaren izena ere gaizki jartzeraino. Honekin batera, Durangoko Udalaren logoa erabili dute baita ere, Udalak azoka honetan kolaboratzen ez duelarik, logo honen erabilera ilegal bat eginez. Guztiz salagarria!

Eta euskararen eta udaleko logoen erabilera lotsagarri eta salagarritik haratago, EH Bildutik beharrezko ikusten dugu mota honetako azokei buruz hausnarketa sakon bat egitea, hauek herriko komertzioari egiten dioten kalteari buruz. Merkatari elkarteak eta banakako dendariek argiki esan ziguten, adibidez, gabonak bueltan izan ziren hainbat azokek kalte biziki handia egin zietela. Eta oraindik beharrezkoagoa da hausnarketa hau erabiltzen den eremua espazio publiko bat denean, horrek Udalaren gain uzten baitu ere arduraren zati bat.

Horren aurrean pentsatu beharra dago zer motatako herria nahi dugun. Durango zerbitzu herri bat dela ez dago dudarik. Orain zehaztu beharra dago zein motatako zerbitzua eskaintzea nahi dugun. Bi aukera daude: superfizie handiko eremuak eta noizbehinkako makroazokak, edo betiko komertzio lokala, herriko jendeak martxan jarria eta herriko ekonomia sustatzen duena, herriko aberastasunak herrian eragitea lortuz.

EH Bilduk bigarren eszenatokiaren aldeko hautua egin nahi du, eta, tamalez, asteburu honetako azokak lehenengoaren alde egiten du. Badakigu hauek debekatzea ez dela bidea, eta ez da hau gure nahia, baina beharrezkoa da hauen erregulazioa. Azaro, abendu eta urtarrileko azokak egin zirenean batu ginen merkatariekin, eta momentu horretan ere erregulazio honen beharra ekarri genuen udalera. Eta erregulazioaz ari gara hitz egiten, ez debekuez. Merkatariek ere esana baita, noizean behin horrelako azokak herrian izatea ez dela beraientzat arazo, bai ordea, azoka hauek salmenta-kanpaina garrantzitsuetan pilatzea, pasadan urte bukaeran gertatu legez. Gainera, aukera interesgarria da baita azoka hauek egitea, baina herriko komertzioa izanik bertan parte hartzen duena, eta ez izatea stand gehienak (denak) kanpotik datozen dendenak.

Hori dela eta, gure herria tokiko komertzio gabeko herri bilakatzea nahi ez badugu, beharrezkoa da gai honetan neurriak hartzea. Eta neurriak oso modu errazean hartu ahal dira, Landako Erakustazokaren alokairuan baldintza batzuk jarriz outlet edo ganga azoka hauei. Ezin da izan LESA okupaturik ikusi nahi dugulako, herriko ildo estrategikoa den (edo izan beharko lukeen) herriko komertzioaren aurka egitea. Arazo hau konpontzeko borondate politikoa soilik behar da, inor kaltetu gabe, herriko komertzioari merezi duen bultzada emateko.

Durangoko EH Bildu

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

8 Comentarios

  1. Google Traductor

    Jose por Dios! Date unos minutillos mas para los agradecimientos… Q la gente va a darse cuenta q eres el mismo q escribe el mensaje anterior…. Jajajaja. Por cierto ese idioma se parece bastante al del cartel!

    Deja una Respuesta
  2. POBRE

    BERRIRO ,SIEMPRE BERAK HORREK DINERO-z ARGITARATZEN BADUT TOKIAN ERAKARTZEN EZ DITUEN SARTUZ . UZTEA DURANGO-ak IZAN DEZALA BAINA GUZTIETARAKO BIZITZA ETA GUZTIAK bizi DITZAGUN. ETA ZUEK DENA POLITIZATZEARI UZTEA.

    Deja una Respuesta
    1. castigador

      Oye si no sabes euskera no pasa nada, pero usar Google para traducir no es buena idea.

      Deja una Respuesta
  3. Txakurra txiki

    no tenéis vergüenza dendak bai a k tenéis miedo a perder clientes o a k haya mejores ofertas?aki hay comercio para todos,y lo k hacéis este finde semana es un boicot en toda regla y luego os kejais y hacéis lo mismo ,lo k hacéis es egoísmo puro y más bien tirando a dictadura y a poca tolerancia solo las ferias de dendak bai en landako y porque no son gratis para los comerciantes adheridos entonces?kien se lucra aki?solo vosotros?O lo vuestro es por amor al arte y por amor al comercio local ?

    Deja una Respuesta
  4. Mikel

    Todo el mundo tiene derecho vivir .
    Yo si voy porque hay buen genero y no com he otras que solo hay lo de hace 10 años y luego esta muy bien preparado y hay que los empresarios del duranguesado que lucha para que landako no se .

    Deja una Respuesta
  5. Carlos

    Es una vergüenza lo de la feria que dejan hacer este fin de semana en Landako. Lotsagarria da !!! Kalteak ikaragarriak izaten ari dira Durangoko merkatarientzako.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados