Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Katalunian eta Euskal Herrian, Herriek erabaki

Gaur, Katalunian eta Euska Herrian, Herriek erabaki lelopean, Durangaldean dozena mobilizaziotik gora egingo dira gehiengo sindikalak deituta, Kataluniako Herriari elkartasuna adieraziz eta bertako greba orokorrari babesa eskaintzeko.

Goizeko 11:00etan Durangoko, Elorrioko eta Zornotzako Udalaletxe aurrean.

Gainera, deialdiak daude ere, Elorrioko Txintxirri Ikastolan eta Durangoko Kurutziaga Ikastolan, Abadiñoko Gestamp, Rothenberger, Inyectametal enpresetan; Zornotzako Aludium enpresa eta Boroako poligonoko sarreran, Tenneco, TVA, Foseco, Logistika Geroko eta Bertoko, Smurfit, Tuercas, Industrias GOL…

Beraz, langileak deitzen ditugu gaurko mobilizazioetan parte hartzera; baita datozen egunetan egon daitezkeenetara adi egotera ere.

Durangaldeko LAB

ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek ‘Katalunian zein Euskal Herrian, Herriek erabaki!’ lelopean egindako mobilizazioek jarraipena izango dute arratsaldean. Elkarretaratzea Durangoko Kurutziaga Ikastolaren aurrean egingo da, 16:30etatik 17:00etara.

Bestalde, Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko Idazkari Nagusiak salatu duenez, errepresioaren ardura duen PPk orain PSOErekin eta Ciudadanosekin akordio bat itxi nahi du egoerari jarraipena emateko; halaber, EAJk ere akordio horretan sartzea nahiko luke.

Muñozek esan du PPk herri katalanaren -eta bertokoaren- aldarrikapen demokratikoei erantzun bakarra eman diela: ezezkoa eta zapalkuntza.

Hain zuzen, Urkullu Lehendakariari eskatu dio alde batera utzi dezala bere ekidistantzia; Rajoyren alderdiak “legearen inperioa” ezarri nahi du errepresioarekin, eta katalanen zein euskaldunen zilegizko asmoak isilarazi. Muñozek esan du politika zapaltzaile horrek PPri politika egiteko gaitasuna kentzen diola eta Lehendakariari gogoratu dio berak inork baino hobeto dakiela PPk, PSOEk eta Ciudadanosek ukatu egiten diotela herri katalanari -eta Euskal Herriari- bere erabakitzeko eskubidea, eta hori dela sakoneko arazoa.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados