Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ikuskizun lotsagarria. Non bizi gara?

Zaila zait larunbat honetan bizitakoa nire burutik kentzea. Oraindik ezin dut ulertu nola den posible horrelako jarrerek erantzunik ez izatea, hots, erasoek zapaldua den pertsonaren amorrua ez piztea. Sinestezina izan zen larunbatean Durangoko Ezkurdi frontoian geundenok bizitakoa, eta are sinestezinagoa bizi izan genituen irudien aurrean publikoak izan zuen jarrera lotsagarria; zapalduaren aurrean algara eta iraina izan baitziren nagusi. Horrek gauza asko pentsarazi dit egia esan… Zapaldu hitza erabiltzen dut, larunbatean Euskal Herri osoa izan ginelako zapalduak, ez bakarrik emakumeak eta euskaldunak. Urteak badira euskaldunon eta emakumeon eskubideen defentsan hasi garela eta horrelakoetan agerikoa da, nahiz eta afera honetan izugarrizko lana egin, beti badela honen aurrean inolako kontzientziarik ez duen herritarra. XXI. mendean bizi gara bai, eta horrelako gertakariak egunero jasan behar izaten ditugu gure begien aurrean, ordua da beraz, bakoitzak bere esparrutik erantzun sendoa emateko. Ez da Durangaldean euskararekiko zein emakumeekiko eman den lehen erasoa izan, baina azkena behar luke izan. Eta gu gara giltza. Ezin dugu zapaltzaileak egiten ari direnaren aurrean beste alde batera begiratu, salatu eta argi eta garbi esan behar diegu ez ditugula horrelako erasoak onartuko, azkena dela.

???Durango Street KO??? ikuskizunera abiatu ginen hainbat lagun larunbat arratsaldean. Sarrera guztiak salduta zeuden, 700 bat antolatzaileen arabera, harrera ona izan zuen, beraz, durangarren aldetik ekitaldiak, lotsagarria hara, antolatzaileek bertara joan ginenekiko errespetu falta ekitaldiaren hasieratik eta bukaeraraino. Hitzon bitartez ez dakit gai naizen barruan sentitzen dudana irakurleari plazaratzeko, bertan egon zenak ondo baitaki zertaz ari naizen, baina esaldi bakan batez definitu beharko banu bizitzakoa anker eta iraingarria izan zela esango nuke.

Gutariko askok ez genekien zertan zetzan horrelako txapelketak, eta zerbait berria ezagutzeko grinak eraman gintuen txapelketa hartara. Ekitaldiaren hasieran “arratsalde on” izan zen euskaraz entzun genuen hitz bakarra. Iraingarria, beraz, hizkuntzari dagokionez euskarari eman zitzaion trataera ekitaldi osoan. Baina ez zen horretan geratu, gainera, euskal abizenen kontura, delako “zortzi abizen euskaldun” filma dela -eta inolako graziarik egiten ez zuen txiste gogaikarriren bat edo beste ere entzun behar izan genuen. Agian aurkezleak ez daki gu euskaraz bizi garela eta euskaldun izateaz harro gaudela. Hori ere jakin beharko luke ekitaldiaren antolakuntzan ibili den taldeak.

Baina ez zen hori bakarrik izan, lotsagarria izan zen ekitaldi osoan zehar jasan behar izan genuen jarrera-sexista. Berriro ere, aurkezle espainolaren ahotik entzun behar izan genuen “seguru nago orain irtengo diren hauek gogoz txalokatuko dituzuela, hurbil daitezela bada…..”eta bi neska, nola ez, erdi-biluzik, dantzan (baldin eta horri dantza deitu badakio) eta publikoa algaraka, kamerekin titi zein ipurdia enfokatuz eta mota guztietako esaldi sexistak oihukatuz. Bakan batzuk izan ziren eraso horren aurrean amorruz erantzun zuten publikoko kideak. Emaku

 

mea haragi zatia bailitzan, frontoian zegoen hotza zela-eta zeramaten berokia kentzen zuten ekitaldiaren erdigune ziren bakoitzean. Bitartean, aurkezlearen aurkezpen nazkagarriak iradokitzen zuen ???neska polit bat etorriko da sariduna nor izan den idatzita daraman gutun-azala ekartzera???. Biluzik dantza egitea eta sariak ematerako orduan argazkietan ateratzea izan zen emakumeen jarduna ikuskizun osoan zehar.

Argi eta garbi diotsot antolatzaile-taldeari ezin dudala ulertu nola eman dion bide honelako ekitaldi lotsagarria antolatzeari. Baina herritarrak haserre gaude, bai emakume zein gizonak, eta ez gaude jarrera hauek onartzeko prest. Erantzukizunez joka dezatela. Euskaldunok Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu eta emakumeok ez gara haragi zati bat, pertsonak baizik.

Ane Elias (Abadiño). Irakaslea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados