Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ikasleok erasotzaileei hagin zorrotza

Durengoko-Gaztiek-manifaEmakumeen %35ek sufritzen du indarkeria matxista. Brasilen, orduro, 25 emakume dira erasotuak. Gaur egun munduan 200 milioi emakumek sufritu dute organo genitalen mutilazioa. Espainiar estatuan joan den urtean genero-indarkeriak eraildako emakumeen %44k salaketa jarri zuen lehenago.

Euskal Herrian ere, 8 dira bidegabekeria honek hil dituen emakumeak urte honetan.

Datu hauek entzutean, ez da zaila arazo bat daukagula identifikatzea. Baina zein dira arazo honen atzean dauden kausak? Eta ba al dago konponbideren bat gure esku?

Bada, erailketa hauek icebergaren punta baino ez dira: sostengatzen dituen egitura oso bat dute atzean; gehienetan modu leun eta ia ikusezinean jarduten duen egitura.

Estruktura hau itxuraz axolagabeak diren komentarioetan dago, irratian entzuten ditugun kantetan, telebistako saiotan… eta adi egon ezean, haiek sinisteko, normaltzat, zuzentzat hartzeko arriskua daukagu, horiek jasotzen hezi izan garelako.

Horregatik, ezinbestekoa da, gaurtik hasita, eta gugandik hasita, betaurreko moreak jarri eta jarrera matxistek, txikiak badirudite ere, gure artean lekurik ez daukatela argi uztea. Gero eta ugariagoak dira gazteon artean ere indarkeria kasuak, eta ikasleok era indibidual eta kolektiboan aurre egingo diegu, genero indarkeria errotik ezabatzeko, hau ez delako gure bakea! Gora borroka feminista!

Durengoko Gaztiek

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados