Garraiolari baten heriotzari buruzko hausnarketa

Garraiolari baten heriotzari buruzko hausnarketa

ElorrioAraunetaKamioiaOstiral goizean gure herrian lanean zegoen langile bat hil zen. Euskal Herrian 2018.ko lehen bi hilabete hauetan 10 langile hil dira lan istripuetan, honekin 11. Gainera, gogoratu beharra dugu iaz gutxienez 53 langile izan zirela lanean bizia galdu zutenak.

Datu hauek izugarriak dira, beldurgarriak. Langile hauek, beren eta beraien familien elikadura eta mantenua irabazteko lanean zebiltzala galdu dute bizia. Gure gizarte garatu honetan, ditugun aurrerapen teknologiko guztiekin, datu hauek onartezinak dira. Horregatik, arazo sozial garrantzitsu baten aurrean gaudela uste dugu.

Zerbait larria gertatzen ari da gure gizartean, lanean dauden pertsona horien segurtasuna eta ongizatea bermatzeko gai ez bagara. Arazo sozial hau errotik konpondu beharra dago. Azken urteetan lan antolaketa modu berriak jarri dira praktikan; besteak beste, laneko malgutasuna eta lan erritmo intentsoagoak. Honek nekea areagotzen du eta atentzioa gutxitu, lan istripuak izateko arriskua handituz. Hau da, langilearen esplotazioa handitzen den heinean, lan istripua izateko arriskua bikoiztu egiten da.

Bi arrazoi nagusi daude lan istripuen atzean. Batetik, beste edozein helburu baino lehen, patronalak irabaziak lortzeko grina berezia du. Sarri esan ohi da segurtasunean eta langileen ongizatean gastatzen dena ez dela gastu bat, inbertsio bat baizik. Baina errealitatea bestelakoa da, enpresari askok epe laburragoan izan nahi baitituzte mozkinak; eta bide horretan asmo onak, lan osasuna besteak beste, alde batera gelditzen dira.

Bestetik, bi Estatuen inposaketen gainetik Euskal Herrian gure Lan Harreman marko propioa eraikitzeko ditugun zailtasunak daude. Hau ezinbestekoa da gure lan harremana antolatu, lan erreforma gelditu eta lan istripuak gutxitzeko.

Hau honela, EH Bilduk hildako langilearen familia eta lagunei elkartasuna adierazten dio.

Elorrio 2018.ko Otsailak 25.

Elorrioko EH Bildu

Albistearen esteka: Fallece de un infarto el conductor del camión atrapado en un barrio de Elorrio por culpa del GPS

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close