Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Faxismoari ez! Durangoko herriak ez du ahaztuko!

1937ko martxoaren 31, goizeko 08:30ak
Durangoko kaleetan. Sirena hotsek Bizkaiko
herri handi hartako lasaitasuna apurtu zuten
bat-batean. Santa Ana-ko kanpai hotsek
indarrez jo zuten, herritar asko eta asko
gordelekuetara zihoazen bitartean.

Beste batzuk estoldetan sartu ziren Soria-
tik zetozen hegazkinen beldurrez. Lehenengoak
Kurutziaga kaleko zeruetatik heldu ziren.
Haietako askok herria alde batetik bestera
zeharkatu zuten, lerro zuzenean, regalen
azpian zutena txikituz. Eguzkiaren argitik
hegazkinen itzalera igaro zen Durango.
Bonbardeaketak ez ezik, herritarrak ere
metraiatu zituzten. 17:45ak inguruan istorioa
errepikatu zen. Hegazkinak berriz agertu ziren
gure herrian, itzalak kaleetan hedatuz.

Bi urte igaro ziren eta faxistek irabazi
zuten gerra. 36 urteren ostean gertakariek hala
behartuta, erregimenak zerbait aldatzeko
beharra ikusi zuen. Estatuko sektore askok
lagunduta erregimena bera biziberritu zuen
prozesua abiarazi zuten: trantsizioa. Gaizki
deitutako trantsizioa. Herri honen zapalkuntza
nazional eta soziala bermatuko zuen
sistemaren aurpegia aldatzeko prozesua izan
zen. Ia eremu polítiko guztiek
erreformari men egin zioten, ezer esan gabe.
Demokraziaren izenean, gertatutakoaz ahaztu
ziren denak, eta herritarrak ahaztera behartu
zituzten. Demokraziaren izenean, errelatoa
idaztea debekatu ziguten, errelatoak berak
erantzuleak zituelako. Gerora ere ikusi izan
ditugu erantzuleak.

Urte asko igaro dira martxoaren 31a
oroimen eguna dela gurean. Gogoratzeko
eguna. Hala ere, gogoratzeko, oroimenezko
ariketa horretan ez gara denok ari. Naziz
jantzitako zinegotziak ditugu gure herrian.
Lagun artean ondo pasatzeko egoerak, aitzakia
izan baino egoera larritu besterik ez du egiten.
Ez al du inork ezer esan behar? Edo
komunikabideetako morbo hutsean geratu
behar da guztia? EAJk esatekorik ez duela dio.
Baina, hala da? Zer du PPk udalean
aurkeztutako mozioaren kontra? Inori entzun
ez dioguna esatera gatoz: herri honen
oroimen-ariketari erasoa da, herri honi
egindako erasoa.

Azken hamarkadetako historia eta azken
urteetako gertakariei erreparatzen badiogu,
asko dugu egiteko memoriari dagokionez.
Denborak irakaspen asko utzi dizkigu.
Instituzio publikoek ez dute herri honek garatu
beharreko errelatoa osatuko, ezta
transmititzen denik bermatuko ere. Egunaren
urteurren ekitaldiek zera erakutsi dute:
goizean argazkirako alderdiak izan dira
protagonista, arratsaldean herritarrak. Gure
historiaren belaunaldiz belaunaldiko
transmisioak garantiza handia du herriaren
eraikuntzan. Herria izan behar da
oroimenerako bermea, herria bera izan behar
da errelatoaren kontaketa egiten duena,
historia belaunaldiz belaunaldi garatzen duena
eta oroimen-ariketa bizirik mantenduko duena.
Herriaren bultzadaz, gazteon indarraz, eraikiko
dugu Euskal Herria!

Faxismoari ez! Ez dugu ahaztuko! Herria
da oroimena!

Durengoko gaztiek (Ernai)

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados