Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eusko Jaurlaritzak 20.000 ikasletik gora eskolaz kanpoko ekintzarik gabe utzi ditu

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, eskolaz kanpoko jarduera osagarriak biltzen dituen ACEX programa osatzen duten proiektuen ia erdia bertan behera uztea erabaki du. Hezkuntza sailaren baitan sortutako proiektu honek, azken sei urteetan murrizketa handiak jasan ditu. Besteak beste, erretiroa hartzen zuten irakasleak, lanaldi erdian dauden profesionalek ordezkatu behar izan dituzte. Gainera, eskola berriei programara batzeko aukera itxi diete.

Hogei urtetan zehar, proiektu hauek liburutegiekin, teknologia berriekin, arte plastikoekin, eskola kirolarekin zein ingurumenarekin lotutako ekintzak garatu dituzte. Eskoletako irakasleek zuzendutako programa hauek, eguerdiz zein arratsaldez – klaseak bukatu ondoren- ikasle guztiei irekita dauden doako jarduerak eskaintzen dituzte. Azken urteetan ordutegiak mugatu badira ere, ACEX osatzen duten ekintzek ikasleen integrazio sozial zein intelektuala hobetzen lagundu dute. Programaren barruan dauden 194 eskola publikoek, aisi-uneetan eginiko jarduera hezigarrien bidez, eskola orduetan eginiko lana osatzeaz gain, lanaren eta familiaren uztarketa erraztu dute.

Eginiko lana, hezkuntza komunitateko eragile guztiek aitortu dute, hala nola, familiek, ikasleek, irakasleek zein Hezkuntza Sailak berak. Udalek ere modu positiboan baloratu dituzte proiektu hauek eta irakasleei eta kasu askotan, euren ekintzak burutu ahal izateko erraztasunak eman dizkiete.

Lehen aipatutakoa gora behera, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, datorren ikasturtean 94 proiektu bertan behera uztea erabaki du. Lanaldi erdian diharduten irakasleek gidatutako programa hauek ezabatuta, 20.000 ikaslek baino gehiagok orain artean doan jasotzen zituzten ekintza hauek, gurasoek euren diruarekin ordaindu beharko dituzte.

Jarduera hauek burutzen ditugun irakasleok ohartarazi nahi dugu, murrizketa hauek izen-ematea doakoa den eskola publikoetan emango direla. Hauek, kaltetutako giroetan bizi diren umeen integrazio sozial zein kulturala ahalbidetzeko ezinbestekoak dira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak hartutako erabakia bidegabea dela uste dugu, lehen aipatu ditugun ikasleak izango baitira, beste behin ere, murrizketen ondorioak pairatuko dituztenak.

ACEX Programa osatzen duten irakasleak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Itxasne Gabilondo

    Egun on, gure eskola ere ACEX proiektuaren murrizketara bideratuta dago. Guraso izanik nahiko kezkatzen nau erabakiak. Horregatik, beste eskola batzuen salaketara batzeko indarrak biltzen ari naz: guraso, irakasle, ikasle etabar.
    Nonok jakin badaki beste eskola batzuetan ezer egin badan Hezkuntzak murrizketa egin ondoren?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados