Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Erakargarri izatea helburu

Aurrekari parea: San Salbador ermitaren
egoera ez ona eta Astolako etxea
 paradore nazionala bihurtzeko ideia.
 Lehenengoa konpontzeko eta bigarrena
geratzeko, pentsaera ezberdinetako jendea
batzeko balio izan zuten biek.  Horri
indarrean sartu berri zen elkarteen legea
gehitu zitzaion. 1965 urte hasiera. Diktadura
oraindik. Urte hartako urtarrilaren 22an batu
ziren lehenengoz Durangaldeko Merinaldeko
Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zutenak.
Lehenengo batzar horretan hasi zen 50 urteko
ibilbidea.

Asko zor diegu pausuak ondo ematen
asmatu zuten lehenengo elkartekideei. Pausu
ziurrekin, ausardiaz, irudimenez, etsi barik,
legeak uzten zien zirrikituak aprobetxatu
zituzten.  Zaila da garaia bizi ez dugunoi
ordukoen izaera iraultzailea azaltzea: lurraldea
defendatu eta kultura zabaltzeko hainbat
ekimen.  Horren adierazle, esaterako,
lehen urtean egindakoak: 6000 lagun erakarri
zituen pintura erakusketa esanguratsua,
lehenengo egin zen arkitektura erregionalaren
kongresua, zinema industriaren emanaldiak eta
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.

Eskualdearen identidadea izan dugu beti
oinarri, lurraldetasuna jomuga. Zentzurik
zabalenean Durangaldearen berpizkundean
eraginez, dinamizatzaile eta babesle ere izan
gara. Ondarearen esparru ugari landu ditugu,
 galtzeko zorian egon diren ohiturak
biziberritzeko ahaleginetatik hasi eta memoria
historikoa berreskuratzeko ikerketa lan
korapilotsuetara arte. Herri mugimendu
askoren aterpe eta babesleku ere izan gara
(alfabetatze taldeak, ikastolen aldekoak, herri
eta auzoetako jai batzordeak, dantza taldeak
edota antzerki taldeak). 

Hasierako beharrizanak erakunde
demokratikoek eta arloz arlo sortzen joan diren
elkarteek bete izan dituzten heinean,
 “zaindu, ikertu, zabaldu”
leloak identifkatu gaitu. Ondarearen
berreskurapenean,  ikerketa lan batzuk
bultzatzen, beste batzuk laguntzen eta guztia
ezagutzera emateko ahaleginetan ibili gara
lanean.

Aurrerantzean ere horretan lan egingo
dugu, baina garbi daukagu forma berriagoak
eta erakargarriagoak bilatu behar ditugula
egungo garaietara egokitzeko. Gai gara
horretarako. Durangoko Azokarekin demostratu
dugu. Baina, aurrerapausuak zelan eman ondo
pentsatu eta hausnartu behar dugu.

50 urte betetzen ditugu aurten. Urteko
ohiko ekintzez gain, urte guzti hauetan lan
egin dutenak eskertzeko tarte berezia hartuko
dugu. Baina, aurrera begirako pausuak sendo
emateko lanari ekingo diogu aurten bereziki.
Durangaldearen alde lan egitea erakargarri
egingo dugu.

Gerediaga
El
kartea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados