Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Anbulatorioko pediatra berria

Miren Josu Ormaetxea Legarreta, Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerenteari zuzendua:

Dakizun moduan, Elorrioko anbulatorioan hainbat urte bete ostean, laster erretiroa hartuko du herritarrok hain estimatua izan dugun pediatra. Asko izan gara bere eskuetatik pasatu garen elorriarrak eta, benetan diotsut, gustura sentitu garela jaso dugun tratuagatik. Lehenik eta behin, beraz, hark egindako lana eskertu nahi dugu Udaletik.

Orain, jubilatuko denean, badakigu beste bat etorriko dela bere ordez, eta herriko alkatea naizen aldetik, herritarren artean dagoen kezka helarazi nahi dizut; pediatra berria euskalduna izango ote den, alegia. Jakin ezazu, Jaurlaritzak 2011n egindako inkestaren arabera, Elorrion %61a dela euskalduna eta %20a euskara ulertzeko gai. Gainera, herriko ikastetxe guztiak dira D eredukoak. Datuek erakusten duten moduan, Elorrio herri euskalduna da, beraz hurrengoa eskatzera natorkizu: “Elorrioko anbulatoriora etorriko den pediatra berria elebiduna izatea”.

Jakinik pediatraren lanpostuak derrigortasun-data jarrita duela, Elorrioko Udaletik bermatu nahi dugu herritarrentzako zerbitzu publikoa ahalik eta modu onenean bideratzen duzuela. Bidebatez, ulertzen dugu beharrezkoa izan beharko litzatekeela zerbitzu hori euskaldun guzti-guztion ondare den hizkuntzan izatea.

Etorkizun batean herri euskalduna izaten jarraitu nahi badugu, bizitzaren hastapenetatik ekin beharko diogu bide horri. Horra hor gure herriak pediatra euskaldun bat izatearen garrantzia.

Euskaraegunerokotasunean darabilgun hizkuntza normalizatua izateko bidean, ezin ditugu galdu euskaldunok gure gain ditugun zerbitzu publiko eskasak. Nahiko genukeena baino gutxiago erabili dezakegu gure hizkuntza instituzio eta zerbitzu publikoetan. Lagundu gaitzazu, beraz, ditugun gutxi horiek mantentzen.

Egindako eskabidea kontuan hartu eta beteko duzulakoan, har ezazu nire agurrik beroena.

Idoia Buruaga Barcena. Elorrioko Alkatea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados