Durango-Gasteiz autobus zerbitzu berria

Izurtza, Legutio, Mañaria eta Otxandioko Udalok asko pozten gara urtarrilaren 12an Durango-Gasteiz autobus zerbitzu berria martxan jarriko delako

Durango-Gasteiz autobus zerbitzu berria urtarrilaren 12tik aurrera martxan egongo dela jakin izan dugu Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Legutioko udalok eta asko pozten gara hainbeste urtetako protesta, firma batze eta lanek bere fruituak emango dutelako, herritarrak zoriondu nahi ditugu izan duten pazientziagatik eta autobus zerbitzu hau hobetzeko egin duten ahaleginagatik.

Lau Udaletako ordezkariak, nahiz eta gogor lan egin dugun zerbitzua hobetzeko eta gonbidatuak izan ez bagara ere, extraofizialki jakin dugu gaur espedizio ofiziala egingo diotela La Union enpresari, aurkeztutako ordutegiaren froga egingo dutela eta geltokiak GPSra egokituz. Eta froga honen ostean jakingo dugula ordutegi definitibo eta zehatzak, Arabako Aldundia arduratuko da ordutegi berriak herritarrei jakinarazteaz.

Txartelei dagokienean, EH Bildutik aspalditik eskatzen gabiltza txartel bakarra sortzea EAErako garraio publikoa sustatzeko era bat delako eta  honek ahalbidetuko lukeelako erabiltzaileak ez nahastea, eta, txartel bakarrarekin garraio publikoa erabili ahal izatea. Gaur eguneko egoeran autobus zerbitzu honen erabiltzaileek BAT txartela eskuratu behar dute; txartela Euskotrenek kudeatzen du eta berori Santxo el Sabio kalean dagoen bulegoan eskuratu omen daiteke. Badirudi posible dela udalek txartel horiek eskuratzea eta udaletan saltzea, konfirmatu barik daukagu hau, horrela bada, udalok egingo ditugu egin beharreko gestioak eta gure udalotan salduko ditugu txartelak. Hala nola, jakin izan dugu Gasteizko autobus geltokian badagoela txartela errekargatzeko puntu bat eta aplikazio bat sortzekotan direla telefonotik errekarga egin ahal izateko.

 

Izurtza, Legutio, Mañaria eta Otxandioko Udalak

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar