Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangarrei eskerrak ematea

Durangarrei, esker onez.

Pasa den domekan, maiatzaren 7an gure etorkizun politikoari buruzko galdeketa egin genuen Durangon. 4657 herritarrek hartu zuten parte galdeketan, alegia, durangarren % 18´8k

Gure Esku Dago elkartea pozik dago datuarekin.  Genituen baldintzekin ia 5000 durangarrek parte hartu izana zoriontzeko modukoa iruditzen zaigu.

Zenbaki hotzetatik haratago, domekako zitak beste lorpen bat ere erdietsi zuen. Herri galdeketan hainbat sensibilitateetako durangarrek eta  familia politiko ezberdinetako kideek parte hartu zuten. Urte asko joan dira gure herrian, ekimen politiko baten inguruan hain kolore ezberdinetako jendea bildu gabe.

Maiatzaren7a egun polita izan zen, zinez. Jende ugari bildu zen hauteslekuetara, jai gunera eta giro aparta izan genuen egun osoan zehar.

Herritarrei esker izan da posible hori guztia.  Bozkatzera joan ziren herritarrei esker eta galdeketa egunean, zein  aurretik antolaketan ibili ziren persona guztiei esker. Mahaietako kideak, begiraleak, prozesuaren garbitasuna bermatu zuten adituak, laguntzaileak, taberna eta dendan aritu zirenak, guneak jarri eta kentzen, kartelak pegatzen, megafonia pasatzen ibili zirenak…

Ezin dugu ahaztu halaber herriko dendari eta tabernarien laguntza. Tombolarako hainbat opari eskaini zizkiguten musu truk. Esker onen zerrenda luzea da.

Bidean urrats bat eman genuen domekan. Oraindik ere urrats gehiago eman beharko ditugu eta  berriz ere herritarren laguntza beharko dugu.

Ziur gaude  hurrengo deialdietan ere,  oraingoan bezain  esku zabalak izango direla durangarrak.

Durangoko Gure Esku Dago

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados