Berton Bertoko ekimenak Abadiñon ospatutako jaiaren ondorengo hausnarketa egin du

Pirritx. Porrotx eta Marimotots pailazoek eta eskualdeko eskola publikoetako gurasoek, Abadiñon ospatuko den jairako gonbitea egin zuten.

Urte eta erdi baino gehiago egon da Berton Bertoko taldea lanean. Denbora horretan gurasoak informatu, hitzaldiak, zozketak dastaketak ortuak egin eta ortuetan erein eta abar luze bat egin ditugu. Bestetik elkarte, eragile, baserritar, ekoizle, sindikatu eta norbanako ezberdinekin elkarrizketak izan ditugu gure proiektua azaldu eta aberasteko helburuarekin.

Aldi berean, beste hamaika eragilerekin batera Gure Platera Gure Aukeraren barne eztabaidan parte hartu dugu gure aletxoa bertan ipiniz eta Durangaldeko instituzietako arduradunekin bildu gara gure proiektua azaldu eta gure eskoletan eredu berri bat martxan ipintzeko beharra mahaigaineratuz. Lan guzti hori, gizarte osoari aurkezteko, ekainaren 10ean jaia egin genuen Abadinon.

Jaia erabat arrakastatsua izan zen. Jai horretan 300 pertsonari bazkaltzen emon zitzaion, 500 ogitarteko saldu ziren. Bertoko edariak eta izozkiak guraina saldu ziren eta dana era jasangarri batean eginda. Egon ziren hamaika ekintzetan ez zen inolako istripurik egon ezta ezbeharrik izan eta jai eta familia giroa goizetik gauera jangela eredu berri baten aldarriarekin bat egin zuten. Esan beharra dago, helburu ekonomikorik gabeko jaia izan zala eta dena bolondreski eginikoa izan zala. Eskerrak eman nahi diegu laguntzera etorri ziren ia ehun bolondresei eta gerturatu ziren herritar guztiei, ulertzeagatik jai hau beste jai mota bat zelako. Helburua umeen eta familien gozapena izan zen, ekainak 10ean eta hortik aurrera ere bai jangelen eredu berri bat aldarrikatuz.

Eskerrak ere Landa garapenari, Atxondoko udalari eta bereziki Abadinoko udalari emandako erreztasun guztiengatik.

Berton Bertoko taldeak, udan gogoeta egingo du, datorren ikasturtean aurrera eramango dituen  ekintza ezberdinak zeintzuk izango diren finkatzeko. Aurreratu ahal duguna bi gai jorratuko direla: Gaiaren zabalkundea haunditzen jarraituko dugula eta Instituzio ezberdinekin harremana landuko dugula, Berton Bertokoa errealidade bat izateko ahal den arinen.

Bukatzeko Euskadiko Epaitegi Gorenak emandako azken epaia jaso berri dugu. Bertan katering enpresei, Konpetentzia epaitegiak jarritako isuna %60 murriztea erabaki du. Murrizketa horren arrazoi bat, 10 urtean zehar Eusko Jaurlaritzak horren jakitun izan dela izan da. Hau da, epai horrek katering enpresak iruzurra egiten zutela argi dagoela eta demostrauta geratu dela esaten du. Eta gaineratzen du Eusko Jaurlaritzak horren berri zuela.

Lotsagarri iruditzen zaigu enpresa pribatu batzuen esku hustea gure seme alaben elikadura. Lotsagarria enpresa horiek edozeren gainetik etekin ekonomikoak bilatzea, osasunaren gainetik, etikaren gainetik, eurentzako dana balio du dirua ateratzeko. Baina baita lotsagarria iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzak ez ikusiaren egin duela jokabidea onartezin horren aurrean.

Eusko Jaurlaritzak noiz arte bultzatuko du egoera hau? Noiz arte mantenduko du sistema hau? Noiz arte 8 enpresen mozkinak gure seme alaben osasuna eta hezkuntzaren gainetik?

 

Berton Bertokoa ekimena

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close