Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bai, indarkeria matxista da

Andereak elkarteko partaideok irmoki gaitzesten dugu atzo Matienan erailda agertu ziren bi emakumeen krimena, haietako baten senarraren esku, eta krimen beldurgarri honi indarkeria matxista deritzogu.
 
Zenbait hedabideren arabera, Ertzaintzak omen dio, oraindik ezin zaiola matxismo kalifikapen hori eman. Zer da orduan indarkeria matxista? Zelan hil dezake senarrak bere emaztea indarkeria matxistak eraginda ez bada? Matxismoak emakumeok objektutzat hartzen gaitu, aurretiaz gauza bihurtuz. Gauza bat deuseztatzea ez da zaila baina afektibitate hariek lortzen duen pertsona bat hiltzea ulertezina da, aurretiaz pertsona hori ezereztu arte umildu ez bada.
 
Erakundeei eskatzen diegu erasotzaileak zuritzeari utzi eta hasi daitezela gauza eta ekintza bakoitzari bere izena ematen. Arazo hau bere tokian jar dezatela, ez baita matxismo setatsua besterik, egitura guztiak zein familia eta gune sozial oro menperatzen dituen matxismoa, eta exigitzen dugu ekin diezaiotela lanean gaitz negargarri hau guztiz amatatu arte.
 
70. hamarkadako feministekin bat eginda, orain ere zera ohikatzen dugu: Pertsonala, politikoa da!. Ez gara lau hormaren artean gertatzen diren arazo pribatuez ari. Arazo politiko batez ari gara, nahi ta nahi ez irtenbide politikoak behar dituen arazo latz eta larri batez.
 
Azkenik gogoratu, ostegunero lez (gaur ere) indarkeria matxistaren kontrako agerraldia egingo dugula 20:00etan  Durangoko Andra Marin. Era berean bat egiten dugu Mundu Martxako Emakumeek egin duten deialdiarekin, Matienan izango da datorren ostiralean 19:00etan bertako Kioskoan hasita. Gizartearen eraldaketa prozesuetan parte hartzen duzuen sentsibilitatedun gizon eta emakume guztiok gurekin elkartzera gonbidatzen zaituztegu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados