Berrizko Iremiñe Dantza Taldeak azaroaren 25etik martxoaren 30a bitarteko astelehenetan emango den Euskal dantzen ikastaroa antolatu du Berrizko Udalaren laguntzarekin.
Saioak iluntzeko 20:00etatik 21:30era bitartean izango dira Zengotitabengoa 5ean, eta ikastaro osoan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira.
Izena ematea 946827860 telefonora deituta edota Berrizko Kultur Etxean egin daiteke.