Elorrioko Udalak materia organikoa birziklatzeko asmoarekin jarriko duen 5. edukiontzia (marroia) ezagutzera emateko hitzaldiak emango ditu bihar eta etzi, urriak 28 eta 29, arratsaldeko zazpietan, Arriola Kultur Aretoan. Bertan hondakin organikoa batzeko kita banatuko da.
Materia organikoarekin konposta egiteko kanpainan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Elorrioko Udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan, 946 232 522 edo 608 462 297 telefonoetan (azken honetan baita whatsapp bidez ere) edo organikoa.mdurango@bizkaia.org emailean.


