Bosgarrena izan zen Igor Elortza, Maialen Lujanbiok irabazitako Bertso Txapelketa Nagusian

 

Igor-Elortza-bertsolari-txapelketa-2017
Igor Elortza izan zen fiunalean lehiatu zen bertsolari bizkaitar bakarra (Argazkia: bertsoa.eus)

Igor Elortza bertsolari durangarrak bosgarren amaitu zuen atzo Barakaldoko BEC-en jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. 2017ko txapelduna 2009an ere txapela jantzi zuen Maialen Lujanbio hernaniarra izan zen.

Elortzak saio txukuna eskaini zuen BEC-en bildutako 14.600 bertsozaleren aurrean eta lehia estua izan zuen buruz burukora pasatzeko Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin. Azken txanpako beste lekua Lujanbiok irabazi zuen goizean zein arratsaldeko saioetan egindako lan bikainari esker eta metatutako 1197 puntuei esker.

Finala gorabeheratsua izan zen eta goizeko saioko bigarren proban, Lujanbiorekin tokatu zitzaion zortziko txikiarena, Elortzak puntu gehien (155) lortu zituen bertsolaria izan zen, txapeldunaren beste. Gainontzeko probetan, Lujanbiok erakutsitako erregulartasunaz aparte, lehia irekia zegoen buruz burukoan egoteko Mendiluze, Colina, Arzallus eta Elortzaren artean.

Azkenean andoaindarrak eskuratu zuen Lujanbiori txapela jokatzeko txartela 1156 punturekin. Ondoren Colina eta Arzallus sailkatu ziren 1137,50 eta 1136 punturekin, hurrenez hurren, eta Elortzak 1124 puntu bildu zituen.

Buruz burukoan ere nagusitasuna erakutsi zuen Lujanbiok, guztira 1756 puntu bildu zituen, eta txapeldunordea izan zen Mendiluzek 1680,50 puntu metatu zituen.

Elortza ez zen BEC-eko agertokian egon zen Durangaldeko herritar bakarra, goizeko saioko aurkezlea eta gai-jartzailea Maite Berriozabal berriztarra izan baitzen.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar