Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bonbardaketaren 82. urteurrena oroituko dute aurten ere Otxandioko jaien azken egunean

Lekuko batek egindako bonbardaketaren irudia.

Otxandioko herritarrek jaiak eta gertakizun latzen oroimena batuko dute aurten ere herriko jaien egitarauaren baitan. Ohikoa denez, jaien azken egunean 1936ko uztailaren 22an jasandako bonbardaketa gogoratuko dute arratsaldeko 13:00etan Andikona plazan egingo den ekitaldian.

‘Izan zirelako gara, garelako izango dira’ goiburuarekin egingo den oroimen ekitaldian, Otxandioko bonbardaketan hildako 60 pertsonek, umeak eta zibilak gehienak, gogoratuko dituzte. Gerra hasi eta lau egunetara burututako aire erasoan, errepublikaren bereizgarriak zituzten abioiek Andikona plazara erakarri zituzten herritarrek eta bertan burutu zuten erasoa goizeko bederatziak jo eta lasterrera.

Kontzertu indartsua

Otxandioko jaiak azken txanpan sartuko dira gaur bertan. Goizeko 11:30etatik aurrera umeentzako puzgarriak eta uretako jolasekin difrutatzeko aukera izango da igerilekuan eta gaueko 22:30etan play-back saioa egongo da plazan.

Bihar, San Martin eguna ospatuko dute, eta eguerdian Otxandioko bandaren kalejira egongo da lehenik eta ondoren eta dultzaineroek ibiliko dira kalez-kale. 14:00etan paella txapelketa egongo da eta arratsaldeko 19:30ean Sakatu elektrotxarangaren ekitaldia hasiko da. Gaueko 22:30ean kontzertua eskainiko dute Glaukoma eta Tremenda jauría taldeek eta eguna borobiltzeko Zirkinik bez taldea igoko da agertokira.

Domekako egitaraua goizeko 7:30ean egingo diren diana eta kalejirarekin eta ondoren egongo den sokamuturra hasiko da. Bonbardaketan hildakoei omenaldia amaitu ondoren, limonada dastatzeko aukera egongo da plazan. Arratsaldean, bigarren Vulcano Yungura jasotze txapelketa eta Arabako bigarren mailako aizkora txapelketa lehiatuko dira eta 20:30ean nesken soka dantza dantzatuko da herriko plazan. Lotxok girotutako erromeriarekin eta gauerdian abestuko den Agur Santa Marinaren doinuekin amaituko dira aurtengo jaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados