Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Biharko eta astearterako ekitaldiak prestatu dituzte Elorrioko karnabaletan

Biharko eta astearterako ekitaldiak prestatu dira Elorrion.
Biharko eta astearterako ekitaldiak prestatu dira Elorrion.

Bihar eta asteartean ospatuko dituzte Inauteriak Elorrion eta, ohikoa denez, mozorro lehiaketak egingo dute bihar arratsaldean eta gauean eta egun osoko jaia antolatu dute astearterako.

Biharko ekitaldiak plazako eta Erreka kaleko zenbait tabernarik, EME-Elorrioko Merkatarien Elkarteak eta herriko Udalaren laguntzarekin antolatu dituzte. Eguneko ekitaldiak plazako frontoian kokatutako karpan egingo dira bertan egongo baita Dj Zirkin arratsaldeko seietatik gaueko hamarrak arte.

Iluntzeko 20.00etan umeen mozorro lehiaketak sariak banatuko dira eta antolatzaileek gozokiz betetako bost otzara banatuko dituzte mozorro ikusgarrienen artean.

Gauerdian berriz nagusien sari banaketa egingo da Aterpe tabernaren parean. Antolatzaileek hainbat sari prestatu dituzte, taldekako zein banakoentzat. Taldekako mozorrorik onenentzako saria EMEko jatetxe baten afaria izango da; bigarren sailkatuak bost trago antolatzaileen taberna bakoitzean lortuko ditu eta hirugarren sailkatuak hiru trago taberna bakoitzean. Banakako mozorro onenak afaria irabaziko du EMEko jatetxe batean eta aipamen berezia lortzen duenak  trago bat irabaziko du antolatzaileen taberna bakoitzean.

Luhartzekin erromeria asteartean

Astearterako Udalak prestatutako egitaraua goizeko 10.30ean abiatuko da herriko plazan egingo diren umeen dantza, jolas, desfile eta gazte parkearekin. 11.15etik aurrera berriz musikaz girotuko dute plaza osoa.

Arratsaldeko lauetatik seietara gazte parkea egongo da berriro ere, eta 18.00etan Luhartzek girotutako erromeria hasiko da. 18.15etan txokolatea banatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados