Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Bidaia’k jorratuko ditu otsailaren 10an hasiko den ‘Hitzez eta ahotsez’ literatura zikloak

 

HitzezEtaAhotsez2017Durangoko ‘Hitzez eta Ahotsez’ literatura ekimenak laugarren edizioa burutuko du otsailaren 10ean hasita. Aurreko edizioetan ‘Joseba Sarrionandia’ (2014), ‘Itsasoa’ (2015) eta ‘Durangaldeko idazleak’ (2016) izan badira ekimenaren ardatza, aurten ‘Bidaia’ izango da zikloaren gaia.

Antolatzaileek aukeratutako gaia “zentzu zabalean” hartu behar da. Izan ere, prestatutako hitzorduetan “Anbotora, Kubara zein SPra” egindako bidaiez gain, barne bidaiak ere euren tokia izango dute egitarauan.

Aurreko edizioetako ohiturari jarraituz, berbaldi batekin hasiko da aurten ere literaturazaleen ekimena. Durangoko Arte eta Historia Museoan otsailaren 10ean, arratsaldeko 19.00etan, izango den hitzorduan Miren Agur Meabe idazleak ‘Identitate poetiko bat norabide’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du.

Tertulia dialogikoak

‘Bidaia, Hitzez eta ahotsez’ ekimenak martxoaren 9an eta apirilaren 6an jarraituko du Durangoko Bibliotekan, edizio honetarako aukeratutako gaiaren  inguruko tertulia dialogikoekin. Saio horietara gerturatzen diren literaturazaleek aurretiaz irakurritako testuak izango dituzte berbagai.

Aurtengo edizioa maiatzaren 5ean Plateruena Kafe Antzokian egingo den irakurraldi zabal batekin amaituko da. Aurreko hiru urteetan bezala, ekitaldia parte hartu nahi duen edonori irekita dago eta partaide bakoitzak pare bat minutuko tartea izango du egokitutako edo sortutako testua jendaurrean irakurtzeko.

Hitzez eta Ahotsez ekimenaren antolatzaileek zerrendatuta dituztenez aurreko urteetan parte hartu dutenek, ez dute izenik zertan eman behar. Lehenengoz gerturatu nahi dutenek berriz, hitzezetaahotsez@gmail.com helbidean eman dezakete izena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados