Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bi ibilbide izango ditu Zaldaik antolatutako VII. Mendi Martxak

zaldai-mendi-martxaIurretako Mendi Martxak bi ibilbide izango ditu aurten ere, bata 14 kilometrokoa eta 655 metroko gainbehera positiboa duena eta bestea 23,3 kilometrokoa eta 1350 metroko gainbehera positiboaz. Lehena aproposa da umeentzat, zailtasunik gabekoa delako, eta bigarrena mendian ibiltzen ohituta dauden mendizaleentzat prestatuta dago.

Ibilbide biak Iurretako plazatik abiatuko dira irailaren 24an, goizeko 8.30ean, antolatzaileek eskainiko dituzten kafea eta pastak dastatu ondoren. 14 kilometroko ibilbidea duen martxa Mugarraren magaletik igaroko da, San Andres, Santa Lutzi, Katazka, Marmolera bidea Landaederra eta Santa Apoloniatik  hain zuzen. Amaiera irteera puntuan izango da.

Martxa luzeak laburraren ibilbide berdina izango du hasieran, baina Mugarraren magaletik abiatuta, Aramotz mendi lerrotik igaroko da eta Artatzagane (996 metro) eta Leungane (1006 metro) mendiak igoko ditu. Ibilbidearen amaiera Inungane,  Aramotzetik mendi zeharkaldia, Marmol, Landaederra eta Santa Apoloniatik egingo da, Iurretako plazara heldu aurretik.

Partehartzaileek hornidura solidoa eta likidoa izango dute Inungane eta Marmolen; osasun-zerbitzuak egongo dira ibilbidean eta amaieran luntxa eta dutxatzeko aukera egongo da.

Ibilaldiak parte hartzeko beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea. Irailaren 22a orduko www.kirolprobak.com web gunean apuntatzen direnak 8 euro ordaindu beharko dituzte eta izen-ematea egunean bertan egiten dutenak 10 euro ordainduko dituzte. 14 urterartekoek doan izango dute izena ematea martxa laburra egiteko eta egunean bertan eman beharko dute izena. Izena ematen duten lehen 500 partaideek opari bat izango dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados